2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Orbaizetako Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Udalaren mendeko sozietatearena ere.
Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Orbaizetan, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2506912