2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2025eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbertzez, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2025eko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Oloritzen, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
PLANTILLA ORGANIKOA
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNEKO LANGILEAK, OLARIZKO UDALEAN ZERBITZUAK EMATEN DITUZTENAK
(Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua)
Funtzionarioak.
–Idazkaria/kontu-hartzailea (hutsik).
Lan-kontratudunak.
–Administrari-ofiziala (jardunean).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2506609