109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2025eko martxoaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Milagroko Udalaren 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.

2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hasierako onespenaren erabakia, apirilaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez, argitara ematen da 2025eko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespena, beherago ageri baita. Aldaketa hori indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren aldaketaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Plantilla organikoaren aldaketa hau argitara emanen da, orobat, ediktuen taulan eta Milagroko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

ALDAKETA 2025EKO PLANTILLA ORGANIKOAN

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

ZENBAKIA

TO

ZO

LO

ABO

BALDINTZAK

Udal instalazioen garbiketa

E

OL

1

15

10

Hutsik

Saxofoi irakaslea

B

ML

1

51,61

Jardunean/lanaldi partziala

Laburdurak:

SARBIDEA:

OL = oposizio-lehiaketa; ML = merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legea).

OSAGARRIAK:

TO = taldeko osagarria; ZO = zuzendaritza lanpostuko osagarria; LO = lanpostuko osagarria; ABO = arrisku bereziko osagarria.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda.

DEITURAK ETA IZENA

TALDEA

ANTZINATASUNA

LANPOSTUA

Jon Zufiaurre Marco

B

2025-01-08

Saxofoi irakaslea

Milagron, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2506892