2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Bake epaile titularraren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, eta ikusirik udal-mugarte honetako bake epaile titularraren agintaldia aurki amaituko dela, deialdi publikoa iragarri da Mendabiako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren kargua betetzeko, hutsik baitago.
Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute zuzenean Udal Idazkaritzan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Mendabian, 2025eko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2506424