109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBEROKO KONTZEJUA

Eskumenaren eskuordetza errebokatzea obra-lizentziak emateko

Iberoko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki du errebokatzea eskumenaren eskuordetza obra-lizentziak emateko; izan ere, eskumen hori Oltza Zendeako Udalari eskuordetu zion Iberoko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 10ean egin bilkuran hala erabakirik. Hortaz, obra-lizentziak izapidetuko dira jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.1.c) artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iberon, 2025eko maiatzaren 13an.–Kontzejuko burua, Miguel Antonio Ascunce Díez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L2506932