2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
"María Díaz Cirauqui" ohorezko izena ematea Udal eskolaren kiroldegiko pabilioiari
Funesko Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, ohorezko izen bat emateko Udal eskolaren kiroldegiko pabilioiari.
Funesko Udalak, 2025eko apirilaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:
Lehenbizikoa.–Onestea "María Díaz Cirauqui" ohorezko izena ematea Udal eskolaren kiroldegiko pabilioiari, aurretik adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.–Berariaz ezartzea ezen, erabaki honen egunetik aurrera, izen berria jarri beharko dela udal azpiegitura horri buruzko agiri ofizial guztietan, eta hala agertu beharko dela, orobat, haren izena jaso behar duten erregistro guztietan, behar diren ondorioetarako.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Udalaren egoitza elektronikoan ere, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Marta Díaz Cirauquiri, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Funesen, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2506869