109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Akats zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an, argitaratu zen Doneztebeko Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Hartan akats batzuei antzeman zaie, eta, hortaz, zuzendu egin behar dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Hona hemen zuzenketak:

Lanpostuen zerrendan:

3 zenbakiko lanpostuan ("administrari-ofiziala"), 6 zenbakikoan ("zerbitzu anitzetako enplegatua") eta 9 zenbakikoan ("kirol instalazioen sarrera kontrolatzea eta garbitzea"), "jardunean" dioen tokian "hutsik" jarri behar da.

10 eta 11 zenbakiko lanpostuetan ("eskola kontzentrazioko garbiketa langileak"), "hutsik" dioen tokian "jardunean" jarri behar da.

15 zenbakiko lanpostuan ("hezitzailea"), "eszedentzian" dioen tokian "jardunean" jarri behar da.

16 zenbakiko lanpostuan ("hezitzailea"), "eszedentzian" dioen tokian "hutsik" jarri behar da.

19 zenbakiko lanpostuan ("jantokiko laguntzailea"), "ahozkoan: C1, idatzian: C1" dioen tokian, "ahozkoan: B2, idatzian: A2" jarri behar da.

Izenen zerrendan:

Administrari-ofizialaren eta liburutegiko arduradunaren lanpostuetan, "D maila" dioen tokian, "C maila" jarri behar da.

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren eta atezaina-zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuetan, "C maila" dioen tokian, "D maila" jarri behar da.

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, "gradua: 5" dioen tokian, "gradua: 0" jarri behar da.

Donezteben, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2506814