2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Jendaurrean jartzea Udala UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu dela
Donamariako Udalak, 2025eko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Donamariako Udala UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko bazkide izateko proposamena onestea, eta, ondorioz, Mankomunitateko Batzar Nagusiari eskatzea ekimen hori onar dezala.
2. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Estatutuak onestea; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2008ko urtarrilaren 11n.
3. Honako hauek izendatzea, Donamariako Udalaren ordezkari gisa aritzeko UEMAn 2023-2027 legegintzaldian:
Titularra: Naiara Aizpuru Sagaseta.
Ordezkoa: Carlos Ezkurra Leonet.
4. Espedientea jendaurrean paratzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak idatziz aurkez ditzaten.
Hala, espedientea Donamariako Udalaren idazkaritza nagusiaren bulegoetan kontsultatzen ahalko da, jendeari arreta emateko ordutegian.
5. Jendaurrean dagoen bitartean ez bada aurkezten erabaki honen aurkako alegaziorik, erabakia behin betikotzat joko da ondorio juridiko guztietarako eta ez da egin beharko beste izapiderik.
6. Erabaki hau igortzea UEMAra.
Donamarian, 2025eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2506913