2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2025eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Aditzera ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan eta aipatutako legean ezarritakoa bete beharrez.
Berriozarren, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2506513