109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2025eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Beraskoaingo Udaleko 2025eko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Beraskoainen, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio-egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak.

Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2506942