109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an.

Artazun, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.

PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko udalak). Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta zenbait toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:

–Idazkari kontu-hartzailea.

–Administrari-ofiziala.

–Administraria, lanaldi partzialean.

–Zerbitzu orokorrak, lanaldi partzialean.

Iragarkiaren kodea: L2506503