109. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Akats zuzenketa plantilla organikoan

Arroizko Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen akats bat zuzentzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Toki Administrazioko Departamentuan. Akatsa Oscar Arbeo López zerbitzu anitzetako enplegatuari aitortutako antzinatasun-datan dago. Izan ere, 2008. urteaz geroztik, udalaren plantilla organikoa behin betiko onesteko iragarkietan azaldu izan da hari aitortutako antzinatasun-data 2008-06-30 dela, baina, egiaz, 2007-09-01 da data.

Argitara ematen, da, bete beharrez xedatuta dagoena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten du).

Arroitzen, 2025eko maiatzaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2506405