2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Allingo Udalak, 2025eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Allingo Udalaren 2025eko plantilla organikoaren aldaketa.
Plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsirik geldituko da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.
Amillaon, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2506528