1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
119E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Eneritz González Fernández andrea, Hezkuntza Departamentuko Euskara Ataleko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Eneritz González Fernández andrea, Hezkuntza Departamentuko Euskara Ataleko burua, 2025eko maiatzaren 7tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Eneritz González Fernández andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 6an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2506551