2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, A-25 unitateko 1268. eta 1269. lurzatietan. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko A-25 unitateko 1268. eta 1269. lurzatietarako hiri-jarduketarako plan berezia. José Alberto Uriel Rubiok sustatu du, eta haren helburua da gehieneko lerrokadura eraikigarriak aldatzea.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507536