2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2025eko zerga. Borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko ekainaren 27an bukatuko dela epea, Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergagatik 2025. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko ekainaren 26an kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.
Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2506533