108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa egituratzailea, Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10. lurzatiaren zati batean. Behin betiko onespena

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 15eko 90E/2025 Foru Aginduaren bidez , behin betiko onetsi da Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10c azpilurzatiari sailkapena aldatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507298