108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, 2025eko ordenantzetan, tasetan eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik eta erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira 2025eko ekitaldirako aldaketak, tasen eta prezio publikoen ordenantzetan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, jarraian zehazten den moduan.

ZAHAR EGOITZAKO PREZIOAK

Zerbitzua

Euro hilean

2025. urtea

Zahar etxea

Mendekotasun egoeran ez daudenak (batendako logelan)

1.650,00

Zahar etxea

Mendekotasun egoeran ez daudenak (birendako logelan)

1.453,50

Zahar etxea

Mendekotasun moderatua dutenak

1.938,00

Zahar etxea

Mendekotasun larria dutenak

2.948,57

Zahar etxea

Mendekotasun handia dutenak

2.948,57

(euroak/unitatea)

Zahar etxea

Ospitalera/medikuarengana eramatea

31,78

Beste zenbait zerbitzu, ez-egoiliarrentzat

Bazkari/afari zerbitzua

7,35

Beste zenbait zerbitzu, ez-egoiliarrentzat

Gosari zerbitzua

1,58

Beste zenbait zerbitzu, ez-egoiliarrentzat

Arropa garbitzeko zerbitzua

7,88

CANTOLAGUA: KIROL-INSTALAZIOAK ETA JARDUERAK

Tarifak zehaztea:

2024rako tarifak eguneratu ondoren, hemen jaso dira. Izan ere, aurten zalantzak izan dira horien gainean. Gainera, oraindik ere helburua da abonatuak "nabaritu" dezala badituela onurak abonatu gabeen aldean, instalazioko abonatu izateagatik.

–Aurreko urteko onetsitako tarifa arruntek bere horretan segitzen dute.

–Dagokion urteko maiatzaren 31n bukatzen da udako familia-abonua eskatzeko epea.

–Bai udako bai neguko denboraldian, baldin abonatu gabeek frontoia edo tenis pista erabili nahi badute, sarrera arrunta ordaindu beharko du.

–Abonatu batek nahi duenean erreserba ditzake tenis pistak edo frontoia; abonatu gabeak, berriz, sarrera erosten duenean. Lehenago erreserbatu nahi badu, egoki den tarifa ordaindu beharko du; hots, 40 euro, kasu honetan.

–Abonatuei bakarrik emanen zaizkie egurrerako giltza eta ontzia, edo egun horretan sarrera dutenei, baita instalazioetara sartzea libre den ordutegian ere. 2 euro izanen dira hemendik aurrera.

–Instalazioetan salbuespeneko jarduera bat egin nahi izanez gero, eskabide formala egin beharko da, eta sozietateko administrazio-kontseiluak erabakiko du. Adibideak: txapelketak, campusak, otorduak, lantegiak.

Zangozan, 2025eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2506547