2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, eraikuntzaren gutxieneko garaierak zehazteko hiri-lurzoru finkatuan. Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2025eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
"Lehena.–Behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa puntual bat, plan horretako hainbat unitate tipologikotan eta exekuzio unitatetan nahitaezko baldintza kentzeko, sestra gainean eraiki beharreko gutxieneko solairu kopuruari dagokionez.
Bigarrena.–Espediente osoa bidaltzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, haren gaineko kontrola egin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautu ziren Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).
Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, barnean sartutako hirigintza arauekin batera."
Aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.
San Adrianen, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506582