108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia, AR-3 banaketa areako S-9 sektoreko zenbait lurzatitarako. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2025eko maiatzaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zen; ondotik ematen da. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, zeina sustatu baitute AR-17 San Adrián SL eta Edificaciones Sergado SL enpresek. Planaren xedea da lurzati batzuen eremua aldatzea (lurzati horiek azalpen zatian aipatu dira), AR-3 banaketa areako S-9 sektorean, San Adriango Udal Plan Orokorrean.

Bigarrena.–Espediente osoa bidaltzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari, egindako txostenekin batera, gehienez hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, haren gaineko kontrola egin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluari (foru dekretu horren bidez arautu ziren Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, barnean sartutako hirigintza arauekin batera".

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2506579