2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2025eko lehen eta bigarren seihilekoak
Honen bidez, aditzera ematen zaie zergadun guztiei ezen 2025eko maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 12an bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko lehen seihilekoko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. Bigarren seihilekoari dagokiona izanen da 2025eko azaroaren 1etik abenduaren 2ra bitartekoa.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunek ordaindu beharko dituzte ondoko kontuetako batean:
Rural Kutxa: ES79 3008 0014 2307 0097 9529.
La Caixa: ES51 2100 5077 8322 0004 4443.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko ekainaren 12an eta abenduaren 2an kargatuko dira titularrek baimendutako banku-kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legez ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen bidez kobratuko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Garesen, 2025eko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2506838