2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLOBARRENGO KONTZEJUA
Metautengo Udalak eskumenak uztea kontzejuaren esku
Ollobarrengo Kontzejuak, 2025eko urtarrilaren 11n egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen onartzea Metautengo Udalak eskumen batzuk uztea kontzejuaren esku, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:
Metautengo Udalak Ollobarrengo Kontzejuaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak Udalak bereak baititu, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 29. artikuluari:
–Bide publikoen zoladura.
–Biztanleguneetarako sarbideak.
Bost urtez erabiliko du eskumen hori.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Ollobarrenen, 2025eko maiatzaren 13an.–Kontzejuko burua, Oscar Ursua Sesma.
Iragarkiaren kodea: L2506994