108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Hondakin uren araztegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Titularra: Jurramendiko Mankomunitatea.

Jarduera: Olexoako hondakin-uren araztegia.

Tokia: Olexoako 1. poligonoko 79., 80., 178., 181., 190. eta 316. lurzatiak.

Olexoan, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2506761