2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Hiri-jarduketarako plan berezia, Ezkarozeko 3. poligonoko 140. lurzatian. Behin betiko onespena
2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, iragarki bat argitaratu zen Ezkarozeko 3. poligonoko 140. lurzatian hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteari buruz, Conceso Recalde Recaldek sustatua. Jendaurreko epean ez duenez inork alegaziorik aurkeztu, 2025eko apirilaren 15ean egin bilkuran erabaki da behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak xedatzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ezkarozen, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506995