2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Akats zuzenketa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
2025eko otsailaren 17ko 32. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratutako Etxalarko Udalaren 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespen iragarkian akats bat dagoela antzeman da, bi lanpostuen mailari dagokion osagarriaren ehunekoan.
Honela dioen tokian:
–Zerbitzu anitzetakoa (hutsik). Maila-osagarria: %12.
–Garbitzailea (hutsik). Maila-osagarria: %12.
Honela behar du:
–Zerbitzu anitzetakoa (hutsik). Maila-osagarria: %15.
–Garbitzailea (hutsik). Maila-osagarria: %15.
Etxalarren, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2507260