2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
AR-1 banaketa areako 1.1 sektoreko plan partzialari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa
Alkatetzaren 2025eko martxoaren 24ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen 2004ko Udal Planeko AR-1 banaketa areako 1.1 sektoreko plan partziala. Ucar Albañilería y Obras SLk sustatu du, eta haren helburua da lurzoru urbanizagarriko sektore horren antolamendu xehatua egitea.
Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, iragarkia argitaratu baitzen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan, udaletxeko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik aurkeztu.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 a) eta b) artikuluen arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua (aurrerantzean, IEE) eginen zaie, bai planen aldaketa txikiei bai udalerri mailan hedadura txikiko eremuen erabilera ezartzen duten planei.
Bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legearen 29. artikuluan ezarritakoarekin, Plan Partzialaren arau-dokumentuan sartu egin da ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren gaineko agiri bat, Rosa Sola Escribano biologoak idatzia.
Cascanteko Udaleko arkitekto aholkulariak txosten bat eman zuen (2025-0082 zenbakia) 2025eko maiatzaren 19an, ingurumen-agiri estrategikoa ebaluatzeko. Txostena ikusita, ondorioztatu da 2004ko Udal Planeko AR-1 banaketa areako 1.1 sektoreko plan partzialak ez duela eragin nabarmenik sortzen ingurumenean. Planaren sustatzailea Ucar Albañilería y Obras SL da.
Hala xedatzen baitu bere 10.3 artikuluan abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituenak, "Lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki-erakundeek ingurumen-organo gisa jardunen dute, Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako".
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–2004ko Udal Planeko AR-1 banaketa areako 1.1 sektoreko plan partzialaren ingurumen-txosten estrategikoa onestea, ez baitu eragin nabarmenik sortzen ingurumenean. Planaren sustatzailea Ucar Albañilería y Obras SL da.
Bigarrena.–Plan Partzialetik datozen urbanizazio- eta eraikuntza-lanak aurrera eramateko eta gauzatzeko, aurkeztutako ingurumen-agirian jasotako prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatu beharko dira. Hona hemen:
–Eraikuntza errepikatze-denboraren kotara egokitzea (errepikatze-denbora 500 urtekoa da).
–Urbanizazioa aplikatzekoa den araudiaren arabera argiztatzea, argi-kutsadura saihestearren.
–Berdegune bat, herriko ezaugarriei eta hango klimari egokitzen zaizkien landare espezieak dituena. Ahalik eta azalera handienak izan behar du iragazkorra.
–Planetik datozen lurzatien kotek errepikapen-denboraren kotatik gora egon behar dute (errepikatze-denbora 500 urtekoa da), eta ezin izanen dute izan lur azpiko garajerik.
Neurri horiek eremuaren urbanizazioari eta eraikinei eragiten diete (horiek guztiek beren proiektuak izan beharko dituzte). Hortaz, proiektu horietan aipatutako neurriak betetzen direla zainduko da, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatutako ingurumen-txosten estrategikoarekin batera.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran, eta dagokion espedientean sartzeko agintzea.
Cascanten, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2507224