2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Udal Plan Orokorraren aldaketaren araudia, zeinak helburu baitu arautzea eraikuntza-jarduerak lurzoru urbanizaezinean (landa-etxolak, lanabes-etxolak, etxeko ukuiluak) eta baldintza orokorrak
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 8ko 77E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa, eraikuntza-jarduerak arautzeko lurzoru urbanizaezinean, Caparrosoko Udalak sustatua (espedientearen kodea: 0009-OT-2024-000009).
Foru agindua 2025eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an.
Argitara ematen da aldaketaren testu osoa, eta indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (foru lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak).
Caparroson, 2025eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2506949