2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egindako osoko bilkuran, honako honen aldaketa onetsi zuen hasiera batez: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Ordenantza hori 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean.
Ordenantzan onetsitako aldaketa eta dagokion espedientea jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udaleko Idazkaritzan espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Espedientea kontsultagai dago udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan:
https://sedeelectronica.caparroso.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=14112
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Caparroson, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2506800