2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa. 2024-2025 ikasturtea
DDBN (Identif.): 830837.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/830837).
Berriobeitiko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskara ikastea bultzatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuak zati batean edo osorik finantzatuz. Deialdi honen xedea da Berriobeitiko Udalak dirulaguntza ematea 2024ko urriaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean euskara ikasteko ikastaroak egiten dituztenei, 2025eko udako ikastaro trinkoez gain.
Eskabideak –aurrez aurre edo telematikoki– udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko bi epe izanen dira:
a) 2025eko ekainaren 1etik uztailaren 4ra, 1. ataleko eskaeretarako.
b) 2025eko azaroaren 3tik 28ra, 2. eta 3. ataletako eskaeretarako.
Berriobeitin, 2025eko maiatzaren 7an.–Berriobeitiko alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos
Iragarkiaren kodea: L2507671