108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2025eko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat.

Azagran, 2025eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA, HIDROKARBUROA ETA URAREN GOI HORNIDURA GARRAIATZEKO INSTALAZIOENTZAT

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz (foru lege horren bidez honako hauek aldatzen dira tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari dagokienez: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Toki Ogasunei buruzkoa, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), eta bat etorriz foru lege beraren 105. eta 106. artikuluetan ezartzen denarekin, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean ezarritakoaren arabera, udal honek "energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoak eta uraren goi-hornidura garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa" ezartzen du. Tasa hori honako ordenantza fiskal honek arautzen du, eta bertan ezartzen diren tarifak aplikatuko dira.

1. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, jasotzen direnak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 10. artikuluan, baldin eta herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiten badute edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada.

Ordenantza honen aplikazio-eremua martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100. artikuluan ezarritako honako tasa honen araubide orokorra da: jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa, udalerriko bide publikoetako lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzen duen enpresak ez badie ematen interes orokorreko zerbitzua herritar guztiei edo askori.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100. artikuluaren 4.k) apartatuan zehazten da: udalerriko tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, batez ere honako hauek paratzeko:

Energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko kableak, hodiak eta galeriak (barne direla lineetarako zutoinak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak), paraturik badaude bide publikoetan edo herriko jabari publikoko bestelako lurretan edo haien gainetik.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean.

Ordenantza honen ondorioetarako, tokiko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, bai eta herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza komunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Nafarroako Foru Komunitateko tasei eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 15. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak eta beren erakunde autonomoak, baldin eta herri jabariaren erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak onura sortzen badie edo zuzeneko onura ematen badie zerga-egitatea eratzen duten beren ondasunetan, zerbitzuetan edo jarduera publikoetan.

Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, 2/2021 Foru Legearen 15. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak eta juridikoak, baldin eta uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak badira eta herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute beren onurarako; esaterako, energia elektrikoa, hidrokarburoak (gasbideak, oliobidea eta antzekoak) eta ura garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak, bai eta haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan edo beste edozein tokitan, baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen dutenak herriko jabari publikoa, beren instalazioekin bertako jabari publikoari eraginez.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak.

Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Zerga-kuota izanen da eranskinean ageri diren tarifetan jasotakoa, 4/1999 Foru Legearen 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik.

Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa ezartzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluarekin bat etorriz, kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuen zerga-kuota sortuko da (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, errepikagailuak, etab.), zeren eta, subjektu pasiboek ukitutako lurren jabetza ez dutelarik, herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa murrizten baitute, ordea, eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lortzen baitute beren enpresa-jarduerarako.

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

4.1. Zerga-oinarria:

Aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria) honako hau da:

Zerga-oinarria = V x C

Non:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa eraikuntzekin gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzari dagokion okupazioa, metro koadrotan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera.

–Instalazioen balioa, honela kalkulatuta: instalazioa eraikitzeko egindako inbertsioa (kategoriaren eta motaren arabera) merkatuko koefizienteaz biderkatuta (0,5).

4.2. Karga-tasa:

Horrenbestez, honako formula honetatik aterako da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko urteko tasaren kuota: zerga-kuota = zerga-oinarriaren %, non zerga-oinarria baita linea elektrikoen edo gas- edo hidrokarburo-hodien metro linealaren balioa, eurotan, eta karga-tasa honako taula honen araberakoa izanen den:

GARRAIO INSTALAZIOA

ERABILERA
PRIBATIBOA

KARGA-TASA

APROBETXAMENDU
BEREZIA

(erabilera-intentsitatearen %)

KARGA-TASA

GASAREN ETA HIDROKARBUROEN AZPIEGITURAK

%100

%5

%80

%4

ELEKTRIZITATEAREN AZPIEGITURAK

%100

%5

%80

%4

URAREN AZPIEGITURAK

%100

%5

%80

%4

4.3. Zerga-kuota:

Aurreko guztiaren arabera, hona tarifen taula:

JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA

Instalazio mota

Euroak
metro linealeko

HIRI-LURRA

Elektrizitatea garraiatzeko instalazioak

6,234

Gasa garraiatzeko instalazioak

3,028

Hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak (oliobideak)

7,902

Ur instalazioak

3,223

LURZORU EZ-HIRITARRA

Elektrizitatea garraiatzeko instalazioak

3,142

Gasa garraiatzeko instalazioak

1,385

Hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak (oliobideak)

4,617

Ur instalazioak

1,581

JABARI PUBLIKOAREN APROBETXAMENDUA

Instalazio mota

Euroak
metro linealeko

HIRI-LURRA

Elektrizitatea garraiatzeko instalazioak

4,987

Gasa garraiatzeko instalazioak

2,422

Hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak (oliobideak)

6,321

Ur instalazioak

2,579

LURZORU EZ-HIRITARRA

Elektrizitatea garraiatzeko instalazioak

2,513

Gasa garraiatzeko instalazioak

1,108

Hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak (oliobideak)

3,694

Ur instalazioak

1,265

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

5.1. Zergaldia urte naturala izanen da, erabilera pribatiboa hasi edo amaitzen denean izan ezik: horrelakoetan zergaldia horren araberakoa izanen da, eta kuota hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da, aprobetxamendua hasten edo amaitzen dena barne.

5.2. Tasa sortuko da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, nahiz eta Udal Administrazioaren baimena lortu gabe hasi. Hori dela-eta, erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasitzat joko da interesdunari baimena daukala jakinarazten zaionean.

5.3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa zenbait ekitalditan luzatzen bada, tasa urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

6.1. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erabilera edo aprobetxamendu berrien tasa autolikidazio bidez eskatuko da. Zergapekoak zerga-aitorpena aurkeztu beharko du eta emaitzako zenbatekoa autolikidazio bidez ordaindu beharko du lizentzia eman zaionetik edo, lizentziarik gabe hasi bada, erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari ekin dionetik bi hilabete iragan baino lehen.

Baldin eta zerga administrazioak atzematen badu erabilera edo aprobetxamenduren bat egin dela eta zergapekoak ez duela egin ez aitorpenik, ez autolikidaziorik, berak eginen du likidazioa, eta gainera zerga-zehapena ezartzen ahalko du ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzeagatik.

6.2. Dagoeneko egiten diren edo baimenduta dauden aldizkako aprobetxamendu edo erabilera iraunkorren kasuan, lehenbizi zerga-zorrak kalkulatzeko elementu guztiak zehaztuko dira, eta ondoren zerga-likidazioak bidaliko zaizkie tasa ordaindu behar duten zergadunei. Bakoitzari bere jakinarazpena bidaliko zaio. Likidazio horiek egiteko, zergapekoek martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute zerga-aitorpena, likidazio horiek egin ahal izateko behar diren zerga elementu guztiekin.

6.3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo emakida administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko izapideak bete beharko dituzte, eta halakorik ez egiteak ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

6.4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori gauzaturik, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabileraren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

6.5. Bajak aurkezten diren hiruhileko naturalaren ondokoan jarriko dira indarrean. Baja aurkezten ez bada, tasa ordaintzen segitu beharko da.

7. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zergen arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzean behar den zehapenei dagokien guztian Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren VI. kapituluan eta hori garatzen duten xedapenetan xedatzen dena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta aplikatuko da indarrean jartzen den egunetik aurrera. Indarrean egonen da berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA.–BALIOKIDETASUN TAULA

Okupazioaren baliokidetasun taula, metro koadrotan (metro lineal bakoitzari dagokiona, instalazio motaren arabera)

Instalazio mota

m² / ml

ELEKTRIZITATEA

Linearen tentsioa

m² / ml

Tentsioa U ≥ 400 kV

17,704

Tentsioa 220 kV ≤ U < 400 kV

11,179

Tentsioa 110 kV ≤ U < 220 kV

6,779

Tentsioa 66 kV ≤ U < 110 kV

5,65

Tentsioa 30 kV ≤ U < 66 kV

2,376

Tentsioa 10 kV ≤ U < 30 kV

1,739

Tentsioa 1 kV ≤ U < 10 kV

1,517

GASA ETA

HIDROKARBUROAK

Hodiaren diametroa

m² / ml

20 hazbete baino gehiago

10,000

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

8,000

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

6,000

4 hazbetera bitarte

3,000

URA

Hodiaren diametroa

m² / ml

50 cm baino gehiago

3,000

25 cm baino gehiago, 50 cm-ra bitarte

3,000

10 cm baino gehiago, 25 cm-ra bitarte

3,000

10 cm-ra bitarte

3,000

BESTE INSTALAZIO BATZUK

m² / ml

Lurpeko m² bakoitzeko

2,000

Lurzoruko edo lurgaineko (gainetik) m² bakoitzeko

1,000

Iragarkiaren kodea: L2506537