2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa honako deialdiaren oinarrietan: deialdia, agente lehenaren 3 lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 16an egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Ikusirik Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 4an hartutako erabaki baten bidez onetsi zuen deialdia, agente lehenaren 3 plaza betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 90. zk., 2025eko maiatzaren 8an, argitaratua), agerian gelditu da 3.1.1.a) oinarria aldatzearen beharra, ez datorrelako bat azaroaren 19ko 13/2018 Foru Legearen 38. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea).
Horrenbertzez,
ERABAKITZEN DA:
1.–Aldatzea 3.1.1.a) oinarria. Hona hemen idazketa berria:
Honela dioen tokian: "Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartu zuen egunetik zenbatzen hasita, Zizur Nagusiko Udaltzaingoaren zerbitzuko agentearen lanpostuan".
Honela behar du: "Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, jabetza hartu zuen egunetik zenbatzen hasita, Nafarroako polizia kidego bateko agentearen lanpostuan".
2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, eta eskabideak aurkezteko bertze epe bat irekitzea, hogeita hamar egun naturalekoa, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 16an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2507155