2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, eratu dadin izangaien zerrenda bat, biolontxeloko irakasle aritzeko aldi baterako kontratazioetarako, Luis Morondo Udal Musika Eskolarako
Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bidez, biolontxeloko irakasle aritzeko aldi baterako kontratazioetarako, horrela erantzuteko Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolan sortzen diren premiei.
Hamabost egun naturaleko epea dago eskabideak aurkezteko, deialdian parte hartzeko, behin deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://escuelamusicabarañain.es), baita Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxeko plaza, z.g., Barañain).
Barañainen, 2025eko maiatzaren 6an.–Luis Morondo Musika Eskola patronatuko burua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2506763