108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, eratu dadin izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratatzeko Biolineko irakasleak, Luis Morondo Udal Musika Eskolarako

Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bidez, aldi baterako kontratatzeko Biolineko irakasleak, horrela erantzuteko Barañaingo Luis Morondo Udal Musika Eskolan sortzen diren premiei.

Hamabost egun naturaleko epea dago eskabideak aurkezteko, deialdian parte hartzeko, behin deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (https://escuelamusicabaranain.es), baita Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Udaletxeko plaza z.g., Barañain).

Barañainen, 2025eko maiatzaren 6an.–Luis Morondo Musika Eskola patronatuko burua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2506762