108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, bete dadin giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez. Deialdiaren hautaketa-prozesua bukaturik, eta bete beharrez xedatuta dagoena deialdiaren 9. oinarrian eta 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Alkatetzak 456. Ebazpena eman zuen 2025eko maiatzaren 13an. Haren bidez Pilar Montañés Alsasua izendatu da Antsoaingo Udaleko funtzionario, jardun dezan giza baliabideetako zuzendariaren lanpostuan, (lanpostuak 1013 zenbakia du erakundearen plantilla organikoan).

Interesdunari jakinarazten zaio lanpostuaz jabetu beharko duela, legez ezarritako moduan, 2025eko ekainaren 1ean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2507005