108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoko Hauteskunde Batzordearen akta baten aurka, zeinen bidez hautatutako hautagaiak aldarrikatu baitziren 2022ko azaroaren 16an Eskola Kontseilua berritzeko egin ziren gurasoen ordezkarien hauteskundeen ondoren.

Honen bidez aditzera ematen da Nestor Esteban Scaloni jaunak errekurtsoa aurkeztu duela Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoko Hauteskunde Batzordearen akta baten aurka, zeinen bidez hautatutako hautagaiak aldarrikatu baitziren 2022ko azaroaren 16an Eskola Kontseilua berritzeko egin ziren gurasoen ordezkarien hauteskundeen ondoren.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 9an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2506844