1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
130E/2025 Ebazpena, maiatzaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, uraren goi-horniduraren eta hiri-hondakinen tratamenduaren alorrean, lehenik, Inbertsio Programen apartatuko inbertsio-lerroen arteko zenbatekoen hasierako banaketa, bigarrenik, lehentasunezko inbertsioen zerrendak, Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartzekoak, eta hirugarrenik, erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, uraren goi-horniduraren lehentasun-ordenaren arabera, 2026-2028 plangintzaldirako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoari jarraikiz onetsi zen Tokiko Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legea, toki-entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin, eta 2022ko apirilaren 1ean sartu zen indarrean. Haren helburu nagusia da bermatzea Foru Komunitate osora hedatzen dela nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura.
Foru lege horren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Toki Inbertsioen Plana azpiegiturak eta zuzkidurak instalatzeko, hobetzeko eta berritzeko inbertsioen multzoa da; honako atal hauetan daude horiek sailkatuta: Inbertsio Programak, Toki Programazioa eta Determinazio Libreko Programa.
Inbertsio Programen plangintza lau urtekoa izanen da 2022-2025 aldirako eta hiru urtekoa 2026-2028 aldirako eta, hala badagokio, hurrengoetarako.
II. tituluko I. kapitulua Inbertsio Programei buruzkoa da, eta 7. artikuluan zehazten denez, honako inbertsio-lerro hauek sartzen dira Programa horretan:
A. Uraren goi-hornidura.
B. Hiri-hondakinen tratamendua.
C. Uraren goi-horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak.
Alde batetik, 11. artikuluak Inbertsio Programen apartatuan sartzeko prozedura zehazten du; hona hemen, zehazki, prozedura hori:
1. Toki Araubidearen Foru Batzordeak txostena egin ondotik, toki-administrazioaren eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko da zenbatekoen hasierako banaketa inbertsio-lerroen artean, eta proposamen bat eginen da Inbertsio Programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruz, honakoak bilduz:
a. Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.
b. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun-ordenaren araberakoa.
2026-2028 aldirako, proposamena 2025eko lehen hiruhilekoan egin beharko da.
2. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara jendaurreko informaziorako, eta alegazioak aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean.
Halaber, aipatutako epean, toki-entitate interesdunek, horretarako arrazoiak emanda, beste toki-entitate batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko araubidea eskatzen ahalko dute, eta haiek erakunde instrumentalen esku uzten ahalko dute exekuzioa.
3. Aurreko apartatuan adierazitako epea iraganik, eta alegaziorik aurkeztu bada, horiek ebatzi ondotik, toki-administrazioaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira Inbertsio Programetan behin-behinean sarturik dauden inbertsioen zerrendak, zeinek honako hauek osatuko baitituzte:
a. Aurrekontu baliabideen kargura behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda bat.
b. Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, lehentasun-ordenaren araberakoa.
Bestalde, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluak 4. puntuan ezartzen duenez, hiru programetako bakoitzaren barruko zenbatekoen hasierako banaketa Toki Administrazioaren arloan eskumena duen zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez finkatuko da, non Inbertsio Programetan behin-behinean sartu beharreko inbertsioei buruzko proposamen bat eginen den. Hasierako banaketa hori foru-legearen I. eranskinean adieraziriko ehunekoei jarraikiz eginen da (%80, uraren goi-hornidurarako; %19, hiri-hondakinen tratamendurako, eta %1, uraren goi-hornidurari buruzko azterlan eta proiektuetarako).
Artikulu berean adierazten denez, Inbertsio Programen barneko zenbatekoen hasierako banaketa hori aldatzen ahalko da, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, zerbitzu eskudunak justifikazio-txostena egin ondotik, obren gauzatze-aurreikuspenaren arabera, Inbertsio Programen kasuan.
Espedientean jasota dago Toki Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2025eko maiatzaren 2koa. Txosten horretan, honako hauek proposatzen dira: lehenik, 2026-2028 plangintzaldirako inbertsio-lerro bakoitzerako zenbatekoen hasierako banaketa; bigarrenik, uraren goi-horniduraren alorrean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, uraren goi-horniduraren lehentasun-ordenaren arabera, 1. eranskinari jarraikiz; eta, hirugarrenik, hiri hondakinen tratamenduaren alorrean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda, hiri-hondakinen tratamenduaren lehentasun-ordenaren arabera, 2. eranskinari jarraikiz.
Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamenak kontuan hartzen du %3 erreserbatzeko aukera larrialdi prozeduraren bidez behin betiko sartzeei eta ordainketei aurre egiteko, 8/2022 Foru Legearen 4. artikuluan ezarrita dagoen bezalaxe, bai eta zenbateko bat erreserbatzekoa ere 11. artikuluan aurreikusitako gehikuntzei –%20rainokoei– aurre egin ahal izateko. Halaber, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen I. eranskinean adieraziriko ehunekoen hasierako banaketa aldatzea proposatzen da, hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen onespenak justifikatuta, zeinak Hondakinen Funtsa sortzen baitu. Txosten teknikoan jasotzen den bezala, Hondakinen Funtsak finantzatu ditzake Tokiko Inbertsioen Planeko hiri-hondakinen tratamenduari buruzko inbertsioak, hondakin ez-arriskutsuen zabortegiak izan ezik.
Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren txostena eta Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren 2025eko maiatzaren 2ko txostena ere jasota daude.
Azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten den,
EBAZTEN DUT:
1.a 2026-2028 plangintzaldirako zenbatekoen hasierako banaketa onartzea, taula honen arabera:
| 2026 | 2027 | 2028 | 2026-2028 | % |
Uraren goi-hornidura | 9.078.802,37 | 11.260.337,48 | 10.482.985,59 | 30.882.125,44 | %90,22 |
Hiri-hondakinen tratamendua | 1.950.000,00 | - | 1.050.000,00 | 3.000.000,00 | %8,78 |
Uraren goi-horniduraren inguruko azterketak eta proiektuak | 141.637,63 | 100.000,00 | 100.000,00 | 341.637,63 | %1,00 |
| 11.170.440,00 | 11.360.337,48 | 11.632.985,59 | 34.163.763,07 | |
2.a Tokiko Inbertsioen Planeko ur-hornidurako lerroaren barnean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda eta erreserbako inbertsioen lehentasun-ordenaren araberako behin-behineko zerrenda onestea, betiere 2026tik 2028ra bitarteko aurrekontuetan kreditu aski egotearen baldintzapean, 1. eranskinari jarraikiz.
3.a Tokiko Inbertsioen Planeko hiri-hondakinak tratatzeko lerroaren barnean behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda, betiere 2026tik 2028ra bitarteko aurrekontuetan kreditu aski egotearen baldintzapean, 2. eranskinari jarraikiz.
4.a Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurreko informaziorako, eta 20 egun naturaleko epea ezartzea, argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, toki-entitatek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten eta modu arrazoituan beste toki-entitate batekin edo batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko araubidea eskatzeko aukera izan dezaten.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
1. ERANSKINA.–URAREN GOI-HORNIDURA. BEHIN-BEHINEAN SARTU BEHARREKO LEHENTASUNEZKO INBERTSIOEN ZERRENDA ETA ERRESERBAKO INBERTSIOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, LEHENTASUN-ORDENAREN ARABERA
1.–Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda.
ZK. | IFZa | ENTITATE MOTA | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKO FINANTZAGARRIA, BEZ-IK GABE (eurotan) | EKARPEN ZENBATETSIAREN ZENBATEKOA (%80) | URTEROKOA EDO URTEROKOAK |
1 | P3110100I | Udalerria | Ezkurra | Dagoen ur-biltegia handitzea eta egokitzea | 286.484,35 | 229.187,48 | 2026 |
2 | P3108600B | Udalerria | Elgorriaga | Ur-biltegiko giltzen ganberako jarduketak | 81.914,33 | 65.531,46 | 2026 |
3 | P3124400G | Udalerria | Urroz | Ur-biltegiko giltzen ganbera berritzea | 16.148,61 | 12.918,89 | 2026 |
4 | P3125000D | Udalerria | Bera | Eltzaurdiko eta Ibardingo hornidura-sarea hobetzea | 314.396,46 | 251.517,17 | 2028 |
5 | P3102200G | Udalerria | Arantza | Udalaren ur-biltegiko jarduketak | 338.586,18 | 270.868,94 | 2027-2028 |
6 | P3137600G | Kontzejua | Azkarate | Garbitegiko iturburutik ur-biltegirako ponpaketa | 144.209,74 | 115.367,79 | 2027 |
7 | P3105000H | Udalerria | Baztan | Arizkungo ur-biltegi berria | 340.868,92 | 272.695,13 | 2026-2027 |
8 | P3105000H | Udalerria | Baztan | Zigako eta Zigaurreko ur-biltegi berria | 431.657,90 | 345.326,32 | 2027-2028 |
9 | P7106257D | Mankomunitatea | Ultzanuetako zerbitzuak | Ultzanueta EUAko hirugarren arazte-lerroa eta obra osagarriak | 324.571,46 | 259.657,17 | 2028 |
10 | P7106257D | Mankomunitatea | Ultzanuetako zerbitzuak | Iraizotz hornitzeko hodia berritzea | 94.844,76 | 75.875,81 | 2026 |
11 | P3104900J | Udalerria | Basaburua | Edateko uraren arazketa Gartzarongo biltegian | 43.848,00 | 35.078,40 | 2026 |
12 | P3155300A | Udalerria | Lekunberri (*) | Ercilla EUAko ur araztuaren biltegi berria | 993.030,15 | 794.424,12 | 2028 |
13 | P3155300A | Udalerria | Lekunberri (*) | Arruizko San Migelgo ponpaketa berritzea | 87.195,41 | 69.756,33 | 2026 |
14 | P3112500H | Udalerria | Imotz | Oskozko ur-biltegiko iragazte-sistema | 120.633,08 | 96.506,46 | 2026 |
15 | P3112500H | Udalerria | Imotz | Iragazte-sistema paratzea Muskizko ur-biltegian | 97.419,08 | 77.935,26 | 2026-2027 |
16 | P3114300A | Udalerria | Larraun | Astiz, Oderiz eta Madozko ur-biltegi erregulatzaile berria eta ponpaketa berritzea | 481.991,96 | 385.593,57 | 2026-2027 |
17 | P3117786H | Mankomunitatea | Sakana | Olaztiko ur-biltegi berria | 291.281,97 | 233.025,58 | 2026-2027 |
18 | P3168700G | Kontzejua | Ultzurrun | Ur-biltegiko jarduketak | 6.386,69 | 5.109,35 | 2026 |
19 | P3113000H | Udalerria | Itza | Ziako eta Aginagako hornikuntza | 1.232.051,71 | 985.641,37 | 2026-2028 |
20 | P3109700I | Udalerria | Esteribar | Agorretako hornikuntza | 1.014.257,10 | 811.405,68 | 2026-2027 |
21 | P3110000A | Udalerria | Ezkabarte | Anozko hornikuntza | 484.520,00 | 387.616,00 | 2026-2027 |
22 | P3112070B | Mankomunitatea | Iruñerria | Urtasun EUAko lohiak eta isuriak araztea | 393.412,57 | 314.730,06 | 2026 |
23 | P3112070B | Mankomunitatea | Iruñerria | Egillorko EUAko ikatz aktibatuko instalazioa | 253.204,95 | 202.563,96 | 2026 |
24 | P3100400E | Udalerria | Abaurrepea | Hornidura-sareko kloro-errefortzua | 43.047,54 | 34.438,03 | 2026 |
25 | P3138000I | Kontzejua | Azparren | Ur-biltegiko estalkia iragazgaiztea | 22.433,12 | 17.946,50 | 2026 |
26 | P3102800D | Udalerria | Artzi | Urdirozko hornidurarako ur-biltegi berria | 136.156,75 | 108.925,40 | 2027 |
27 | P3111400B | Udalerria | Garralda | Ur-biltegiak egokitzea | 186.899,63 | 149.519,70 | 2028 |
28 | P3119500A | Udalerria | Orbaizeta | Iturriotz iturburua egokitzea eta iragazte-sistema instalatzea | 200.274,96 | 160.219,97 | 2026 |
29 | P3148600D | Kontzejua | Gorza | Ur-hornikuntzako sarea berritzea, ur-bilketatik ur-biltegira | 325.557,58 | 260.446,06 | 2028 |
30 | P3124100C | Udalerria | Urraulgoiti | Elkoazko ur-bilketa | 54.668,43 | 43.734,74 | 2026 |
31 | P3124100C | Udalerria | Urraulgoiti | Adoaingo goi-hornidurako sarea berritzea | 97.051,32 | 77.641,06 | 2026 |
32 | P3112700D | Udalerria | Izaba | Mintxateko ur-bilketa eta ur-biltegirainoko eroanbidea | 174.099,31 | 139.279,45 | 2026-2027 |
33 | P3124500D | Udalerria | Urzainki | Ur-biltegi berria | 270.783,76 | 216.627,01 | 2026 |
34 | P3176917G | Mankomunitatea | Izagako administrazio-zerbitzuak | EUAn ponpaketa osagarria eta ikatz aktibatuzko iragazkiak instalatzea | 62.893,11 | 50.314,49 | 2026 |
35 | P3107000F | Udalerria | Gazteluberri | Ur-biltegi berria | 222.843,48 | 178.274,78 | 2028 |
36 | P3146280G | Mankomunitatea | Zangozerriko Zerbitzuak | Esa urtegitik EUArako ponpaketa eta hornidura-hargunea egokitzea | 659.466,38 | 527.573,10 | 2028 |
37 | P3113452A | Mankomunitatea | Montejurra | Etxabarriko Itxako ur-bilketarako EUA berria | 4.007.354,10 | 3.205.883,28 | 2027-2028 |
38 | P3113452A | Mankomunitatea | Montejurra | Mendazako ur-bilketako hirugarren putzua | 400.000,00 | 320.000,00 | 2027 |
39 | P3118207D | Mankomunitatea | Izarbeibar | Argiñanoko EUA berria | 1.083.326,00 | 866.660,80 | 2026-2027 |
40 | P3118207D | Mankomunitatea | Izarbeibar | Irurren eta Leraten hornidurako hodia berritzea | 547.307,59 | 437.846,07 | 2028 |
41 | P3114802F | Mankomunitatea | Mairaga | Nafarroako ubidetik La Pedrera EUArako ponpaketako hobekuntzak | 273.671,65 | 218.937,32 | 2026 |
42 | P3114802F | Mankomunitatea | Mairaga | Larrate EUAko hobekuntzak | 713.258,20 | 570.606,56 | 2027-2028 |
43 | P3114802F | Mankomunitatea | Mairaga | Milagroko deribazioaren bigarren fasea | 837.557,01 | 670.045,61 | 2026-2027 |
44 | P3114802F | Mankomunitatea | Mairaga | La Pedrera EUAko ikatz aktibatuzko instalazioa | 329.577,93 | 263.662,34 | 2026 |
45 | P3125400F | Udalerria | Alesbes | EUAko hobekuntzak | 151.760,81 | 121.408,65 | 2026 |
46 | P3125400F | Udalerria | Alesbes | Morante urmaeleko bypassa, Alesbes eta Cadreita hornitzeko | 56.018,12 | 44.814,50 | 2026 |
47 | P3107700A | Udalerria | Cortes | EUAko tratamendu-lerro berria eta beste jarduketa batzuk | 310.700,83 | 248.560,66 | 2026 |
48 | P3123200B | Udalerria | Tutera | Canrasoko EUAko zenbait jarduketa | 800.000,00 | 640.000,00 | 2026 |
49 | P3122208F | Mankomunitatea | Cascante, Cintruénigo eta Fitero | Nafarroako ubidetik Las Estanquillas EUArako eroanbidea eta ponpaketa | 2.481.540,64 | 1.985.232,51 | 2027-2028 |
50 | P3122208F | Mankomunitatea | Cascante, Cintruénigo eta Fitero | Las Estanquillas EUA handitzea | 316.644,02 | 253.315,22 | 2028 |
51 | P3122208F | Mankomunitatea | Cascante, Cintruénigo eta Fitero | Las Estanquillas EUAko ur gordineko biltegi berria | 1.847.954,74 | 1.478.363,79 | 2027-2028 |
52 | P3106353J | Mankomunitatea | Moncayo | Corella Las Estanquillas EUAra konektatzea | 423.935,48 | 339.148,38 | 2028 |
53 | P3123200B | Udalerria | Tutera | Nafarroako ubidetik Canraso EUArako eroanbidea | 3.669.803,66 | 2.935.842,93 | 2027-2028 |
54 | P3123200B | Udalerria | Tutera | Murchanteko ur-biltegia Canraso EUAra konektatzea | 838.942,60 | 671.154,08 | 2027-2028 |
55 | P3107700A | Udalerria | Cortes | Ribaforada-Buñueldik Corteserako eroanbidea | 1.767.438,00 | 1.413.950,40 | 2026-2028 |
| 31.185.882,13 | 24.948.705,69 | |
(*) Lekunberriko Udalaren izenean behin-behinean sartu beharreko inbertsioak, Lekunberriko Udala Tokiko Inbertsioen Planaren eskatzaile eta Ertzillako Partzuergoa osatzen duten toki-entitateen ordezkari izanik (Ertzillako Partzuergoak ematen du uraren goi-hornidurako zerbitzua, eta Lekunberriko Udalari atxikita dago, kontabilitate ondorioetarako). Kontratazioa Ertzillako Partzuergoak eginen du zuzenean, hura baita horretarako entitate publiko eskuduna. |
2.–Erreserbako inbertsioen behin-behineko zerrenda, lehentasun-ordenaren arabera.
ZK. | IFZa | ENTITATE MOTA | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKO FINANTZAGARRIA, BEZ-IK GABE (eurotan) | EKARPEN ZENBATETSIAREN ZENBATEKOA (eurotan) |
1 | P3112070B | Mankomunitatea | Iruñerria | Tebasko EUAko ur araztuaren biltegia handitzea | 1.500.000,00 | 1.200.000,00 |
2 | P3103100H | Udalerria | Areso | Ur-hornidura hobetzea | 159.597,80 | 127.678,24 |
3 | P3139500G | Kontzejua | Beruete | Egozkueko ur-biltegia handitzea eta obra osagarriak | 25.875,06 | 20.700,05 |
4 | P3108000E | Udalerria | Donamaria | Donamariako Berrauko ur-bilketa berritzea eta erregulatzeko ur-biltegi berria | 326.081,29 | 260.865,03 |
5 | P3113600E | Udalerria | Beintza-Labaien | Larrazabal-Iturzabalgo ur-bilketa eta eroanbideak | 39.783,31 | 31.826,65 |
6 | P3155300A | Udalerria | Lekunberri (**) | Etxarriko ur-biltegia eraberritzea | 79.801,08 | 63.840,86 |
7 | P3108500D | Udalerria | Eguesibar | Eliako hornikuntza | 1.377.760,76 | 1.102.208,61 |
8 | P3136800D | Kontzejua | Aizpurgi | Iragazte-sistema instalatzea | 105.186,33 | 84.149,06 |
9 | P3118207D | Mankomunitatea | Izarbeibar | Ziraukiko EUAko eraberritzeak | 819.926,01 | 655.940,81 |
10 | P3113452A | Mankomunitatea | Montejurra | Morentindik Arellanoko ponpaketa berrirako eroanbidea berritzea | 1.200.000,00 | 960.000,00 |
11 | P3122208F | Mankomunitatea | Cascante, Cintruénigo eta Fitero | Las Estanquillas EUAtik Cintruenigoko ur-biltegirako eroanbidea | 655.954,28 | 524.763,42 |
12 | P3102800D | Udalerria | Artzi | Usozko hornidurako ur-biltegi berria | 168.079,05 | 134.463,24 |
| 6.458.044,97 | 5.166.435,97 |
(**) Lekunberriko Udalaren izenean behin-behinean erreserban dagoen inbertsioa, Lekunberriko Udala Tokiko Inbertsioen Planaren eskatzaile eta Ertzillako Partzuergoa osatzen duten toki-entitateen ordezkari izanik (Ertzillako Partzuergoak ematen du uraren goi-hornidurako zerbitzua eta Lekunberriko Udalari atxikita dago, kontabilitate ondorioetarako). |
2. ERANSKINA.–HIRI-HONDAKINEN TRATAMENDUA. BEHIN-BEHINEAN SARTU BEHARREKO LEHENTASUNEZKO INBERTSIOEN ZERRENDA
1.–Behin-behinean sartu beharreko lehentasunezko inbertsioen zerrenda.
ZK. | IFZa | ENTITATE MOTA | ENTITATE TITULARRA | INBERTSIOA | INBERTSIOAREN ZENBATEKO FINANTZAGARRIA, BEZ-IK GABE (eurotan) | EKARPEN ZENBATETSIAREN ZENBATEKOA (eurotan) | URTEROKOA EDO URTEROKOAK |
1 | P3125432I | Mankomunitatea | Erribera | El Culebrete hondakinak tratatzeko zentroko isurtze-ontzi berria | 2.631.578,95 | 2.500.000,00 | 2026-2028 |
Iragarkiaren kodea: F2507232