Iragarkia
108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
13/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; 2023-2027 NPEPEren eskualdeko esku-hartze batzuk; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako estatu-laguntzak, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatu-laguntza.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduak ezartzen du beharrezkoa dela estatu bakoitzak NPEren plan estrategiko bat egitea, menu komun batetik hautatutako esku-hartzeak (edo neurriak) jasotzeko. Izan ere, erregelamendu horrek arauak ezartzen ditu Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruz, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen ditu.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduak, NPEren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak, 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2117 (EB) Erregelamenduak honako erregelamendu hauek aldatzen ditu: 1308/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde erkidea sortu zuena; 1151/2012 (EB) Erregelamendua, nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa; 251/2014 (EB) Erregelamendua, mahastizaintza eta ardogintzako produktu usaingozatuen adierazpen geografikoen definizioari, deskripzioari, aurkezpenari, etiketatzeari eta babesari buruzkoa; eta 228/2013 (EB) Erregelamendua, nekazaritzaren sektorean neurri espezifikoak ezartzen dituena Batasuneko eskualde ultraperiferikoen alde.
2022ko abuztuaren 31ko Batzordearen C (2022) 6017 azkena Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiak aurkeztutako 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) onetsi zen. Espainiako NPEren Plan Estrategikoak Nekazaritza Politika Erkidea lurralde nazional osoan aplikatzeko eredu bateratua ezartzen du.
Abenduaren 23ko 30/2022 Legeak Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) kudeatzeko sistema eta lotutako beste gai batzuk arautzen ditu.
Estatuak zenbait errege dekretu onetsi ditu, NPEren esku-hartze sektorialetan aplikatu beharreko arauak jasotzeko eta hura aplikatzeko beharrezkoak diren alderdiak arautzeko: zuzeneko ordainketen bidezko esku-hartzeak aplikatzeko arauak, baldintza komunak eta eskaera bakarra; jasangarritasunerako oinarrizko errentarako laguntza eskubideen sistema; baldintzazkotasun indartuaren eta sozialaren erregulazioa; kudeaketa- eta kontrol-sistema integratua; eta Europako nekazaritza-funtsen gobernantza:
–1045/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko errentarako laguntza eskubideei buruzkoa.
–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEren gobernantza arautzen duena.
–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, NPEPEren esku-hartzeak eta NPEren beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.
–1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa.
–1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, baldintzazkotasun indartua eta baldintzazkotasun soziala aplikatzeko arauei buruzkoa.
–1054/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien informazio-sistema, nekazaritzako ustiategien erregistro autonomikoa eta nekazaritzako ustiategien koaderno digitala arautzen dituena.
–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, NPEPEren esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldian NPE Espainian aplikatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituzten zenbait errege dekretu aldatzen dituena.
NPEPEren bidez, landa garapenari laguntzeko neurriak onetsi ziren, bai autonomia-erkidegoek bultzatutakoak, bai estatuaren eskumenekoak. Beraz, planak programazio-dokumentu bakar batean biltzen ditu iraganeko aldietan landa garapenerako programa autonomikoetan banatuta zeuden neurriak.
Nafarroako Foru Komunitateak 262.714.926,62 euroko gastu publikoa sartu du bigarren zutabean. Zenbateko horretatik, 173.835.559,62 euro Nafarroako Gobernuak jarriko ditu, eta 88.879.367 euro LGENFk.
Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekainaren 14ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearentzako 2023-2027 aldirako NPEren Plan Estrategikoan jasotako bigarren zutabearen (LGENF funtsa) urte anitzeko esparrua ezarri zen.
Foru agindu honetan, 2023-2027 NPEPEren eskualdeko esku-hartze batzuetako laguntzak emateko eta ordaintzeko deialdiak egiten dira.
1.–2025. urtekoa ordaintzea 2023-2027 aldirako emandako laguntza hauetan:
–Biodibertsitaterako erlezaintza.
–Animalien ongizatea.
2.–2024-2028rako emandakoa handitzea, gelditzen den aldirako, laguntza hauetan:
–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.
3.–2025. urtekoa ordaintzea 2024-2028 aldirako emandako laguntza hauetan:
–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.
–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.
–Estepa-hegaztientzako lugorriak.
–Hazitarako patataren ingurumen-nekazaritzako ekoizpena.
–Agrosistema mediterraneo jasangarriak.
–Nafarroako arraza autoktonoak.
–Abeltzaintza sistema jasangarriak.
–Nekazaritza ekologikoa.
–Biodibertsitaterako erlezaintza.
4.–Laguntzak ematea eta 2025. urtekoa ordaintzea muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eskualdeetarako.
5.–Laguntza hauek berriz ematea, 2025-2029 aldirako, eta 2025. urtekoa ordaintzea:
–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.
–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.
–Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan.
Abeltzaintza sistema jasangarrietarako laguntza deialdian proposatu diren zenbateko gehigarriak eman ahal izateko, bai eta abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izateko esku-hartzeko laguntzak 2025-2029 aldirako eman ahal izateko ere, Europako Batzordeak onetsi beharko du horiek NPEPEn sartzea; beraz, baldintza horren mende dira.
Gainera, aurreko urteetan estatu-laguntzetarako egin izan diren beste deialdi batzuk ere eginen dira, hala nola patata hazi ziurtatuta ekoizteko laguntzarena, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko, eta azukre-erremolatxarako de minimis laguntzena.
Europar Batasuneko Batzordeak, 2023ko maiatzaren 4an, barne merkatuarekin bateragarritzat jo zuen patata hazi ziurtatua ekoizteko laguntza ematea natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko, bat etorriz EBFTren 107. artikuluaren 3. apartatuko c) letrarekin. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 23ko 54/2023 Foru Aginduaren V. eranskinean ezartzen dira laguntza hori emateko oinarri arautzaileak.
Azukre-erremolatxarako de minimis laguntzak, bestetik, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren eremuan sartzen dira (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua). Erregelamendu horren 3.2 artikuluan ezartzen da estatu kide batek enpresa bakar bati araubide honetan ematen dizkion laguntzak ez direla izanen 50.000 euro baino handiagoak hiru urteko edozein alditan.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 17ko 37/2024 Foru Aginduaren bidez, araubide orokorra ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean eman, kudeatu eta kontrolatzeko landa garapenerako laguntzak, loturik daudenak 2023-2027 NPEPEko zenbait esku-hartzeri dagozkion ingurumen eta klima arloko konpromisoekin eta kudeaketako beste konpromiso batzuekin. Foru agindu hori aldatu eginen da kanpaina honetan.
Nafarroako Gobernuak, 2023ko abenduaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko 2024tik 2029ra bitarteko ekitaldietarako, besteak beste, "Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan" izeneko 2023-2027 NPEPEko eskualdeko esku-hartzerako.
Nafarroako Gobernuak, 2024ko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko 2025etik 2029ra bitarteko ekitaldietarako, 2023-2027 NPEPEko eskualdeko esku-hartze batzuetarako eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatu-laguntzarako.
Hala xedatzen baitu, 13. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren mendeko administrazio organo batek ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura, mendeko organo horrek berez edo eskuordetze bidez ebatzi behar duenean gai bat. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.
Horrenbestez, nahitaezko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,
AGINTZEN DUT:
1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta foru agindu hau onesteko prozedura izapidetzen jarraitzea.
2. 2025eko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren deialdia egitea, abenduaren 27ko 1045/2022, 1046/2022, 1047/2022, 1048/2022 eta 1049/2022 errege dekretuen arabera.
3. Honako deialdi hauek onestea:
3.1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, 2014-2020 LGPri buruzkoak, landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak.
3.1.1. 2025. urtekoa ordaintzea oihaneztatzeko eman ziren eta konpromisoak indarrean dituzten laguntzetarako.
3.2. 2023-2027 NPEPEren eskualdeko esku-hartzeak:
3.2.1. 2025. urtekoa ordaintzea 2023-2027 aldirako emandako laguntza hauetan:
–Biodibertsitaterako erlezaintza.
–Animalien ongizatea hegazti-hazkuntzarako.
3.2.2. 2024-2028rako emandakoa handitzea, gelditzen den aldirako, laguntza hauetan:
–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.
3.2.3. 2025. urtekoa ordaintzea 2024-2028 aldirako emandako laguntza hauetan:
–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea.
–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.
–Estepa-hegaztientzako lugorriak.
–Hazitarako patataren ingurumen-nekazaritzako ekoizpena.
–Agrosistema mediterraneo jasangarriak.
–Nafarroako arraza autoktonoak.
–Abeltzaintza sistema jasangarriak (proposatutako aldaketetan oinarriturik EBk baiezko erabakia hartzearen mende).
–Nekazaritza ekologikoa.
–Biodibertsitaterako erlezaintza.
3.2.4. Laguntzak ematea eta 2025. urtekoa ordaintzea muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eskualdeetarako.
3.2.5. Laguntza hauek 2025-2029 aldirako ematea eta 2025. urtekoa ordaintzea:
–Balio natural handiko ebakitzeko belardiak.
–Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea (proposatutako aldaketetan oinarriturik EBk baiezko erabakia hartzearen mende).
–Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan.
3.3. Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. 2025eko kanpainako laguntza eskaera eta urteko ordainketa.
3.4. Azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko laguntza. 2025eko kanpainako laguntza eskaera eta urteko ordainketa.
4. 8.100.000 euroko gastua baimentzea 2026ko Aurrekontuko "2023-2027 NPEPE LGENF. Eskualdeko esku-hartzeak. Muga naturalak edo berariazko beste muga batzuk dituzten eskualdeak" izeneko 710001 71200 4700 414215 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago.
5. Gastua baimentzea jarraian aipatzen diren eskualdeko esku-hartzeetarako, adierazitako ekitaldiei egotzita, 2025etik 2029ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuko"2023-2027 NPEPE LGENF. Ingurumen-nekazaritzako neurriak biodibertsitatearen kontserbaziorako" izeneko 710001 71200 4700 414214 partidaren kargura edo gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa badago:
KOD. | LERROA | 2025 | 2026 | 2027 | 2028 | 2029 |
6501.3 | Balio natural handiko ebakitzeko belardiak | 100.000 | 100.000 | 100.000 | 100.000 | 100.000 |
6501.6 | Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea | 263.000 | 263.000 | 263.000 | 263.000 | 263.000 |
6501.5 | Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan | 254.780 | 254.780 | 254.780 | 254.780 | 254.780 |
Baimendutako kredituak handitzen ahalko dira, 2025etik 2029ra arteko ekitaldietako aurrekontu orokorretako programa bereko aurrekontu-kredituen kargura, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3) artikuluaren a) letran ezartzen diren baldintzekin bat etorriz, baldin aurrekontuan krediturik badago. Gehitzen ahal diren zenbatekoak, gehienez, hauek dira:
KOD. | LERROA | ZENBATEKO |
6501.3 | Balio natural handiko ebakitzeko belardiak | 20.000 |
6501.6 | Abeltzaintza estentsiboa eta haragijale handiak batera izatea | 52.600 |
6501.5 | Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan | 76.434 |
6. 120.000 euroko gastua baimentzea 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Hazitarako patataren ekoizpenaren sustapena" izeneko 710000 71200 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2025eko laguntzen deialdirako, muga naturalak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.
7. Oinarriak onestea azukre-erremolatxaren laborantzarako laguntza emateko, I. eranskinaren arabera, eta 100.000 euroko gastua baimentzea 2026ko Aurrekontuko "Azukre-erremolatxarako de minimis laguntzak" izeneko 710000 71200 4700 412103 partidaren kargura edo horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, azukre-erremolatxaren ekoizleentzako 2025eko laguntzen deialdirako, nekazaritza jarduera horri eusteko.
8. Azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren I. eranskinaren 1. artikuluko 1. puntuko a) letran aurreikusitako laguntza-espediente bakoitzeko 25 euroko zenbatekoaz konpentsatzea laguntzaile gisa izendatutako entitateak, baldin eta horiek 2025ean izapidetu badira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura, azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2024-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitu eta hautatzeko arauak onetsi ziren.
9. Dirulaguntzen deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.
10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
11. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 5ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José Mari Aierdi Fernandez.
I. ERANSKINA.–AZUKRE-ERREMOLATXAREN LABORANTZARAKO DE MINIMIS ARAUBIDEKO LAGUNTZAK
1. oinarria.–Xedea.
Foru agindu honen xedea da 2025ean azukre-erremolatxaren laborea mantentzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean ekoitzi ohi den eskualdeetan, baita hari lotutako industria eraldatzaileari lehengai-hornidura egokia ematea erraztea ere, azukre-erremolatxaren nekazaritzako industriaren sektorearen iraupena ziurtatzeko.
2. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Gehienez ere 500 euroko laguntza emanen da hektarea bakoitzeko.
2. Oinarri arautzaile hauek de minimis araubidearen mendean daude (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 EB Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa).
3. Onuradun bakoitzari gehienez 50.000 euroko laguntza emanen zaio hiru urteko edozein alditan, guztira, hala xedatuta baitago Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. puntuan (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua).
4. Urteko finantza zuzkidura nahikoa ez bada gutxieneko zenbatekoei aurre egiteko, proportzionalki murriztuko da onuradun bakoitzaren hektarea kopurua, gastua urteko finantza zuzkidurara egokitzeko behar den zenbatekoan.
3. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.
1. Azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazariak izan daitezke laguntza honen onuradun, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Azukre-erremolatxa produzitzea, Europar Batasunaren nekazaritza-landareen espezieen barietateei buruzko katalogoko barietateren batekoa, Merkataritza-barietateen erregistrokoa, edo merkataritza-baimen bat emanda daukana, Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiaren arabera.
b) Gutxienez 100.000 haziko dosia erabiltzea hektarea bakoitzeko, ureztalurretako udaberriko eta udazkeneko ereintzaren ekoizpen-aldeetan, eta 90.000 hazikoa hektarea bakoitzeko, lehorreko alorretako udazkeneko ereintzaren ekoizpen-aldeetan. Ekoizpen-eremu horiek abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55.3 artikuluan ezarritakoak izanen dira.
c) Hornidura-kontratu bat edukitzea azukre-industriarekin, produzitutako erremolatxa eman eta azukre bihurtzeko.
d) Laborantzaren garapen agronomiko normala ziurtatzen duten nekazaritzako praktika eta lan guztiak egitea, nekazaritza-heldutasun osoa lortu arte (ekoizpen zikloaren amaiera), autonomia-erkidegoaren agintaritza eskudunak zehaztu beharreko salbuespenezko kasuetan izan ezik.
e) Onuradunei eskatuko zaie intsumoen kudeaketa jasangarria aplikatzeko, nekazaritza lurren nutrizio jasangarriaren arloan indarrean dauden arauzko xedapenen arabera.
2. Onuradunek bete beharko dituzte, halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebeharrak.
4. oinarria–Eskaerak nola eta noiz aurkeztu.
1. Abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 55. artikuluak biltzen duen azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarriari loturiko laguntza zer lurzatitarako eskatu den, laguntza eskaera lurzati horien gainean dela ulertuko da (errege dekretu hori 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketa gisako esku-hartzeen eta baldintza komunen ezarpenaren aplikazioari eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskaera bakarraren arautzeari buruzkoa da).
2. Laguntza eskaera laguntzen eskaera bakarraren bidez eginen da.
3. Laguntza eskaera aurkezteko epea abenduaren 27ko 1048/2022 Errege Dekretuaren 108. artikuluan ezarritakoa izanen da.
5. oinarria.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.
1. Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.
2. Onartutako eskaerek ezarritako aurrekontu-muga gainditzen badute, proportzionalki murriztuko da onuradun bakoitzaren hektarea kopurua, gastua urteko finantza zuzkidurara egokitzeko behar den zenbatekoan.
6. oinarria.–Ebaluazio organoa.
Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.
7. oinarria.–Laguntzen antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.
1. Laguntza eskaera jasota, Nekazaritza Zerbitzuak egiaztatuko du betetzen dituela 3. oinarrian ezarritako betebeharrak.
Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.
Halaber, Nekazaritza Zerbitzuak egiaztatuko du eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.
2. Eskaera ebaluatu eta gero, Nekazaritza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpenaren proposamena eginen du. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak bete dituztela frogatzeko txostena aurkeztuko da.
3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako de minimis laguntza guztiak, erregelamendu honi edo de minimis araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.
4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta egiaztatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako de minimis araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 EE Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, egiaztatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.
5. Dirulaguntzen gaineko ebazpena Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du, arrazoiak emanda.
6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.
8. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.
Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.
9. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.
Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia:
Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:
a) Aurreko urteko negozio zifra.
b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.
Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.
–Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan gertatzen den dedikazioaren araubidea.
–Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):
Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, adierazitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.
Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
10. oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.
Dirulaguntza ordainketa bakarrean pagatuko da, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Aurretik, kudeaketa organoak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra bete dituela.
11. oinarria.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzeko epea eta modua.
Dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzeko, laguntzen eskaera bakarrean ereiteen deklarazioa eginen da, eta azukre-industriarekin daukan kontratua aurkeztuko da.
12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
1. Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, betiere errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak (erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei nekazaritza sektorean).
2. De minimis laguntza hauek ez dira inolako estatu-laguntzekin metatzen ahal gastu diruz lagungarri berberei dagokienez, ez eta arriskua finantzatzeko neurri bererako estatu-laguntzekin ere, baldin eta metaketa horrek gainditzen badu laguntzaren intentsitatea edo laguntzen gehieneko zenbatekoa (kategorien araberako salbuespen erregelamendu baten bidez edo Batzordeak hartutako erabaki baten bidez kasu zehatz bakoitzerako finkatzen dena).
13. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.
1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.
2. Diru-itzulketei, arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiko zaio.
3. Inguruabar bereziren bat edo ezinbesteko egoeraren bat gertatu dela dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.
14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradunak diren pertsona eta entitateen zerrenda Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera argitaratuko da, laguntza hau garatzen duen fitxan, zeina Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan agertzen baita.
Iragarkiaren kodea: F2506468
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
