1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1418/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita akats bat, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1313/2025, 1315/2025, 1321/2025 eta 1322/2025 ebazpenetan atzemandakoa. Ebazpen horien bidez deialdi batzuk onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait plaza oposizio bidez betetzeko; hain zuzen, etxezain, sistema informatikoetako teknikari-ofizial eta sistema informatikoetako ofizial, zerbitzu orokor eta administrari lanpostuetarako.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1313/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezainen berrogeita hamabi plaza oposizio bidez betetzeko (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1315/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen hamaika plaza oposizio bidez betetzeko (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1321/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorren ehun eta berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an).
Dena den, ikusirik akats bat dagoela deialdi horien 2.1.2 oinarrian, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1313/2025, 1315/2025, 1321/2025 eta 1322/2025 ebazpenetan atzemandako akatsa. Ebazpen horien bidez deialdi batzuk onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait plaza oposizio bidez betetzeko; hain zuzen, etxezain, sistema informatikoetako teknikari-ofizial eta sistema informatikoetako ofizial, zerbitzu orokor eta administrari lanpostuetarako. Horrenbestez,
honako hau dioen tokian:
"2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia-kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela."
Honela behar du:
"2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:
Txanda honetako izangaiek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia-kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
d) Titulazioaren betebeharraren ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da."
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, kalifikazio-epaimahaietako idazkariei eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2507599