108. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2025 FORU DEKRETUA, maiatzaren 7koa, kargutik kentzen duena Ignacio Miguel Catalán Librada jauna, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko maiatzaren zazpiko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ignacio Miguel Catalán Librada jauna, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, 2025eko maiatzaren 7tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea eta interesdunari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 7an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2506593