1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
616E/2025 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko burutza, 71382 plaza zenbakia duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 141E/2025 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko burutza betetzeko deialdia onetsi zen. Burutza horrek 71382 plaza zenbakia du. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3koan, bai eta Osasuneko web-orrian, "Osasun Laguntzako Burutzak" atalean: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu da eta izangai bakar batek ere ez du parte hartzeko eskaerarik aurkeztu. Beraz, bidezkoa da deialdiko lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Obstetriziako Laguntza Ataleko burutza, 71382 plaza zenbakia duena.
2. Osasuneko web-orrian argitara dadila agintzea: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas helbidean, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.
3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2506322