1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1328/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko komisario batzuk izendatzen dituena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 552/2024 Ebazpenaren bidez deialdi bat onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko komisarioen zortzi plaza betetzeko. Deialdi hori 2025eko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1626/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 2788/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 30ekoa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 719/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foruzaingoko komisarioen lanpostua eskuratzeko zortzi izangai, lanpostu horretan aritzeko deialdian aurreikusitako trebakuntza ikastaroa egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 1247/2025 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari egindako atxikipenari.
Deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, zuzendaritza nagusi honek jaso du bete beharreko plaza bezainbat izangai izendatzeko proposamena, horiei esleitu beharreko plazak zehaztuak dituena.
Horrenbestez, hori guztia kontuan hartuz, eta deialdiaren 10.1. oinarrian xedatutakoa betez, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaiak izendatzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Polizia identifikazioaren zenbaki hauek dituzten izangaiak Nafarroako Foruzaingoko komisario izendatzea: 1246, 683, 256, 255, 451, 329, 804, 325, Nafarroako Foruzaingoko langile finkoen barne-sustapeneko txandari dagozkionak.
2. Izangai horiei plaza hauek esleitzea, denak Nafarroako Foruzaingoko burutzari atxikiak:
–1246 PIZa duenari 5671 zenbakiko plaza.
–683 PIZa duenari 5619 zenbakiko plaza.
–256 PIZa duenari 5936 zenbakiko plaza.
–255 PIZa duenari 11275 zenbakiko plaza.
–451 PIZa duenari 11276 zenbakiko plaza.
–329 PIZa duenari 11277 zenbakiko plaza.
–804 PIZa duenari 11278 zenbakiko plaza.
–325 PIZa duenari 11279 zenbakiko plaza.
3. Aditzera ematea izendatutako izangaiek 2025eko ekainaren 2an hartu beharko dutela plazaren jabetza, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Barne Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2507047