1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1150/2025 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerbitzu orokorretako langileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi plaza huts oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2535/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 452/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1666/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, azaroaren 23ko 3063/2022 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpena, urriaren 2ko 3209/2023 Ebazpena, apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpena eta urriaren 30eko 4120/2024 Ebazpena.
Aipatutako plaza horietatik 11 ez ziren bete, plazen hartzaileek uko egin zietelako edo eszedentzia onartu zitzaielako plazaz jabetu zirenetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzu ematen ari zirelako administrazio publiko honetan edo beste batean.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren 11 izangaien aldekoa.
Izangai bat ezin da izendatu, eta beste batek uko egin dio erreferentziako hautaketa-prozesuari.
Gainerako izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu dutenez, eta egiaztaturik eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapenak egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako langileen lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia.
URRUTIA JIMENEZ, ELENA
AYARRA DEL PINO, JOSUNE
ORTIZ SAINZ, ALICIA
MATILLA IRAOLA, ANGEL MARIA
NIETO GONZALEZ, ANA BELEN
IRIGOYEN IRIGOYEN, JESUS ANGEL
TIRAPU RIVAS, MARCIAL
CHOCARRO MAESTROJUAN, ALEJANDRO
GARJON MONTOYA, JOSE MARIA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek plazen jabetza hartu beharko dutela, bakoitzari dagokionaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura; halaber, ebazpena interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | GIDABAIMENA |
URRUTIA JIMENEZ, ELENA | Txanda irekia | 0034579 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | IRUÑA-JULIO CARO BAROJA BHI | Funtzionarioa | Iruña | X | |
AYARRA DEL PINO, JOSUNE | Txanda irekia | 0068511 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Funtzionarioa | Iruña | | B |
ORTIZ SAINZ, ALICIA | Txanda irekia | 0071362 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Funtzionarioa | Iruña | | |
MATILLA IRAOLA, ANGEL MARIA | Txanda irekia | 0033631 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | BURLATA-BURLATA LH IB | Funtzionarioa | Burlata | X | |
NIETO GONZALEZ, ANA BELEN | Txanda irekia | 0032145 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | LEITZA-AMAZABAL BHI | Funtzionarioa | Leitza | X | |
IRIGOYEN IRIGOYEN, JESUS ANGEL | Txanda irekia | 0071500 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Funtzionarioa | Iruña | | |
TIRAPU RIVAS, MARCIAL | Txanda irekia | 0068514 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Funtzionarioa | Iruña | | |
CHOCARRO MAESTROJUAN, ALEJANDRO | Txanda irekia | 0071498 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Funtzionarioa | Iruña | | |
GARJON MONTOYA, JOSE MARIA | Txanda irekia | 0004530 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | INGURUMEN ZUZ. NAG. | Funtzionarioa | Erronkari | | B |
Iragarkiaren kodea: F2506444