1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1136/2025 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, administrarien lanpostuan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen baita.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa), zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Behin bukaturik merezimenduen balorazioa, eta argitara emanik parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena igorri zuen, puntuazio handiena duten eta deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 21ean.
Gero, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 17ko 140E/2024 Foru Aginduaren ondoren, kalifikazio epaimahaiak beste izendapen edo kontratazio proposamen bat igorri zuen, puntuazio handiena zuten eta deialdiko betebeharrak betetzen zituzten izangaiak adierazita, eta izangai horiek izendatu eta kontratatu ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpenaren bidez, abenduaren 23ko 4759/2024 Ebazpenaren bidez eta martxoaren 11ko 730/2025 Ebazpenaren bidez.
Azkeneko izendapena edo kontratazioa egin ondoren, izangai batek uko egin dio erreferentziako hautapen prozesuari, eta bat ezin izan da izendatu.
Halaber, horretarako ezarritako epearen barnean, bi izangairi borondatezko eszedentzia eman zaie, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzuak ematen ari zirelako administrazio honetan edo beste batean.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Azaldutakoaren arabera, eta, horretan oinarrituta, deialdiaren web-fitxan, 2025eko apirilaren 7an, hirugarren izendapen- eta kontratazio-proposamen osagarria argitaratu zen, eta bertan sartu ziren Raquel Mendive Galé andrea, Paula López Odriozola andrea, Joaquín José Oroz Pascual jauna eta Miren Idoia Abinzano Urrutia andrea, zerrendako hurrengo izangaiak direlako, puntuazio-ordenaren arabera.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrarien lanpostuan aritzeko:
LÓPEZ ODRIOZOLA, PAULA
ABINZANO URRUTIA, MIREN IDOIA
2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:
MENDIVE GALÉ, RAQUEL
OROZ PASCUAL, JOAQUÍN JOSÉ
3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2025eko maiatzaren 19an hartu beharko dute plazen jabetza, dagokien oinarrizko osasun laguntzako taldean.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko maiatzaren 19an sinatu beharko dute behar den kontratua, bakoitzari dagokionaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean (kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaie, sina dezaten telematika bidez, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean) edo kasuan kasuko oinarrizko osasun laguntzako taldean.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Adieraztea Miren Idoia Abinzano Urrutia andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
MENDIVE GALE, RAQUEL | 0038068 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | ABLITAS-SAN BABIL IPa | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | ABLITAS | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | | |
LOPEZ ODRIOZOLA, PAULA | 0067424 | OSASUN DEPARTAMENTUA | BUÑUELGO OOLTa | FUNTZIONARIOA | RIBAFORADA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | | | |
OROZ PASCUAL, JOAQUIN JOSE | 0072556 | OSASUN DEPARTAMENTUA | ELIZONDOKO OOLTa | OSASUNBIDEKO LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | ARIZKUN | EREMU EUSKALDUNA | | | |
ABINZANO URRUTIA, MIREN IDOIA | 0070024 | OSASUN DEPARTAMENTUA | IZABAKO OOLTa | FUNTZIONARIOA | IZABA | EREMU MISTOA | | Euskara, C1 | |
Iragarkiaren kodea: F2506443