107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

563E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2025. urterako, desgaitasuna duten pertsonen arloan ari diren gizarte ekimeneko entitateek desgaitasuna duten pertsonen familiei atseden emateko programak garatu ditzaten. DDBN identifikazioa: 829490.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, bat etorriz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin. Agindu hori Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan xedatutakoarekin lotu behar da; izan ere, horren arabera, botere publikoek desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa eta inklusio soziala bermatuko duten politikak bultzatuko dituzte, ingurune zeharo irisgarrietan. Era berean, kolektibo horretako erakundeen parte-hartzea sustatuko dute, legeak ezartzen duen moduan. Bereziki artatuko dira emakumeen eta desgaitasuna duten adingabeen premia espezifikoak.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Haren "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinean, C) 16 atalean, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte zerbitzuetako entitateentzako dirulaguntzak ezartzen dira, eta xedatzen baliabidearen helburua dela desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak gauzatzea eta horrelako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan asoziazionismoa sustatzea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez ezartzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du, eta halakotzat jotzen du dirulaguntza emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz eskaeren arteko lehentasun ordena ezartzeko, eta ordena horren arabera esleitzea dirulaguntza, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.

Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, ezartzen du nahitaezkoa dela klausula sozialak sartzea dirulaguntzen oinarrietan edo horiek emateko arauetan. Kontuan izanda deialdi hau desgaitasunaren sektoreko entitateei zuzenduta dagoela, zeinetan deialdi honen xedeko programek helburu baitute berariaz erantzutea desgaitasuna duten pertsonen premiei, haien autonomia eta bizi-kalitatea bermatuta, bai eta mendekotasunari arreta ematea eta aurrea hartzea ere, baldintza hori osorik betetzen da.

Ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea foru agindu honen I. eranskinean ageri diren oinarriak, zeinen bidez arautzen baita desgaitasuna duten pertsonen arloan ari diren gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, desgaitasuna duten pertsonen familiei atseden emateko programak garatu ditzaten 2025. urtean.

2. 150.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastu-aurrekontuko "Desgaitasuna duten pertsonen familiei atseden emateko programa" izeneko 920005-93100-4819-231B45 partidaren kontura.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA-DEIALDIA, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ARLOAN ARI DIREN GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEEK DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN FAMILIEI ATSEDEN EMATEKO PROGRAMAK GARATU DITZATEN 2025. URTEAN. OINARRIAK

1. Xedea, aplikazio eremua eta programa motak.

1.1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da arautzea nola eman desgaitasuna duten pertsonen arloan soilik ari diren gizarte ekimeneko entitateendako dirulaguntzak, zeinen bidez finantzatzen lagunduko baitira familiei atseden emateko programak, helburu dutenak autonomia pertsonala sustatzea eta mendekotasuna prebenitzea.

Helburua da desgaitasuna duten pertsonen bizitza independentea erraztea eta horien integrazio pertsonal eta sozial handiena lortzea, oporretako txandak eginez irisgarritasun handieneko baldintzekin, pertsonak aisiara eta kulturara hurbiltzeko eta senideen eta zaintzaileen atsedenaldia ahalbidetzeko.

Horrez gain, programen bidez honako hauek sustatu nahi dira: taldeak sortzea, talde horietako kideen parte-hartzea eta elkarlana handitzea, parte-hartzaileen gaitasun sozialak garatzea eta haien integrazioa sustatzea. Hori guztia Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatzen dituen prestazio, programa eta zerbitzuen osagarri izanen da.

1.2. Aplikazio eremua.

Deialdi honetan ezartzen diren dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat dira, zeinek Nafarroan kokaturik egon beharko baitute, eta, bakar-bakarrik, desgaitasuna duten pertsonen arloan aritu.

1.3. Aurkeztuko diren programa motak.

Desgaitasuna duen pertsonen familiei atseden emateko programa, helburu duena desgaitasuna duten pertsonen ahalik eta integrazio pertsonal eta sozial handiena lortzea, ahalik eta opor txanda normalizatuenak eginez, desgaitasuna duen pertsonei aisiaren eta kulturaren ondasunak eskuratzen laguntzeko eta, horrekin batera, beren ardurapean desgaitasuna duten pertsonak dituzten familien atsedena ahalbidetzeko.

2. Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horietarako 150.000 euro bideratuko dira, 2025eko aurrekontuko "Desgaitasuna duten pertsonen familiei atseden emateko programa" izeneko 920005-93100-4819-231B45 partidaren kontura.

3. Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Honako hauek izan daitezke oinarri arautzaile hauetan aurreikusten diren dirulaguntzen onuradun: desgaitasuna duten pertsonen arloan soilik ari diren eta haien beharrak asetzea xede duten gizarte ekimeneko Nafarroako entitateak, irabazi-asmorik gabekoak.

Entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea edo ordezkaritza iraunkor bat izatea lurralde honetan. Azken kasu horretan, gutxienez 3 urteko antzinatasuna izan behar dute Nafarroako Foru Komunitatean, eta behar adinako egitura eta antolaketa izan behar dute, gauza izan daitezen erabakiak hartzeko eta deialdi honetan aurkeztutako proiektuak autonomiaz kudeatzeko.

c) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

d) Entitatearen helburua izatea, estatutuen arabera, desgaitasuna duten pertsonentzako eta/edo haien familientzako jarduerak egitea.

e) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

f) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratzea edo zatikatzea adostu izana.

g) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

h) Dirulaguntza jaso izana, "Programak gauzatzea" izeneko modalitatean, desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateentzako 2025eko dirulaguntzen deialdian.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

4. Dirulaguntzaren xedeko programaren betebeharrak.

4.1. Entitateek honako definizio hauek hartuko dituzte kontuan, aurkeztutako programan agertu beharko baitira:

Programa: programatzat txanden multzoa jotzen da.

Txanda: pertsona talde zehatz eta homogeneo batek toki eta egun jakin batzuetan egiten duen oinarrizko unitatea da. Horrek esan nahi du plazak kostu bera duela taldeko kide guztientzat. Txanda bakoitzean irteera-egunak zein itzulera-egunak ere sartuko dira, eta ostatu-gauak txanda bakoitzaren egunak baino bat gutxiago izanen dira.

Programaren koordinatzailea: familiei atseden emateko programa orokorra planifikatu, antolatu eta ebaluatzen duen pertsona. Horrez gain, txandak gainbegiratzen ditu, eta haietan laguntzen.

Txandako arduraduna: txandako arduradun orokor gisa diharduen pertsona da, dirulaguntza hartzen duen entitateak izendatua. Txanda bakoitzean arduradun batek egon beharko du nahitaez.

Monitoreak: txandako arduradunarekin elkarlanean, taldea koordinatzeko eta txanda antolatzeko lanak egiten dituzten pertsonak dira, programaren helburuak betetzeko. Aldi berean, eguneroko bizitzako jardueretan lagunduko diete onuradunei, hala behar dutenean.

Monitoreak boluntarioak izan daitezke, entitateak edo desgaitasuna duen pertsonak berak jarriak.

4.2. Dirulaguntza jasotzeko, programek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xederako egokiak izatea.

b) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

c) Entitate eskatzaileak programa bakar bat aurkeztuko du. Programa behar diren txandetan egituratuko da, xedeko kolektiboaren arabera, eta entitatearen estatutuetan zehaztutako desgaitasuna duten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonei zuzenduko zaio. Txanda bakoitzak lau egun gutxienez iraunen du, eta zortzi egun gehienez.

d) Salbuespen gisa, onuradunen lehen mailako ahaideak joaten ahalko dira txandetara, familia taldearen batasuna indartzeko. Pertsona horiek plazaren kostu osoa ordainduko dute, salbu eta beharrezko laguntzaile gisa joaten baldin badira.

e) Txanda bakoitzean honako hauek egotea: txandako arduraduna, diruz lagundutako entitatea ordezkatuz arituko dena, eta monitore lanetan aritzeko gai diren pertsonak, kopuru egokian, parte-hartzaile kopurua eta desgaitasun eta mendekotasun motak kontuan hartuta.

f) Txanda bakoitzean desgaitasuna duten 8 pertsona gutxienez eta 30 gehienez egotea; salbuespen gisa eta behar bezala arrazoituta egonez gero, pertsona gutxiago edo gehiago hartzen dituzten txandak antolatzen ahalko dira.

g) Onuradunek parte hartzeagatik ordaindu beharreko kuota ezartzea. Koordinatzaileak, txandako arduradunak eta monitoreek ez dute kuota hori ordaindu behar.

4.3. Entitateen ardurapekoak izanen dira honako hauek:

a) Garraio enpresak kontratatzea, postuak erreserbatzea, ostatua eta zerbitzua ematea.

b) Egutegia antolatzea.

c) Aseguruak kontratatzea.

d) Oporretan egin beharreko jardueretarako programa ezartzea.

e) Programa gauzatzeko behar diren langileak kontratatzea.

f) Behar diren boluntarioen parte-hartzea eta prestakuntza erraztea.

g) Programa zabaldu eta argitaratzea, bertan parte hartzeko erraztasunak emateko.

h) Erabiltzaileak hautatzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak aldez aurretik ezarri eta ezagututako irizpide eta prozeduren arabera.

i) Erabiltzaileek txanda bakar baterako dirulaguntza edukiko dute. Beste txanda batzuetako inskripzioa ez da finantzatuko, beste elkarte baten bidez parte harturik ere. Erabiltzaile berari bi txandatarako edo gehiagotarako dirulaguntza emanez gero, diruz lagundutako zenbatekoaren zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Eskaerak aurkeztea.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntza eskaerak horretarako prestaturiko ereduen arabera aurkeztuko dira, ahal dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoan (http: //www.navarra.es/eu/ orriaren bidez, sinadura elektronikoa behar da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko araudian ezarritako edozein tokitan.

Eskaerak epez kanpo aurkezten badira, haiek ez onartzeko ebazpena eman eta entitate interesdunei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. artikuluan zehaztutako eran.

5.2. Familiei atseden emateko programako berariazko dokumentazioa:

a) Dirulaguntza eskaera.

b) Memoria teknikoa, azaltzeko familiei atseden emateko programa diruz lagundua, entitateak 2024an egin zuena.

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakituak. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

c) Familiei atseden emateko programa diruz lagunduaren emaitza-kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Eskaera aurkeztu aurreko urteari buruzko agiriek, b) eta c) puntuetan aipatutakoek, abian den urteko deialdi guztietarako balio dute. Ez da beharrezkoa agiri horiek aurkeztea baldin eta aurreko ekitaldiko dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epean aurkeztu badira, edo abian den urteko deialdi batean, hau baino lehen.

d) Familiei atseden emateko programaren deskribapen teknikoa. Honako hauek jaso beharko ditu:

–Izena.

–Helburuak.

–Egutegia.

–Plaza kopurua, txanden, destinoen eta ostatu motaren arabera banatuta.

–Txanden iraupena.

–Eginen diren jarduerak.

–Giza baliabideak (zehaztu lan-kontratudunak diren, boluntarioak, etab.).

–Erabiltzaile motak eta behar duten sostengua.

–Entitate onuradunen hautaketa irizpideak.

–Jardueraren berri emateko sistemak.

–Ebaluazioaren aurreikuspena (adierazleak, etab.).

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakituak. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

e) Dirulaguntzaren xedeko programaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua.

Txanda bakoitzaren gastuak honela multzokatuko dira:

–Zuzeneko langileak, familiei atseden emateko programaren koordinatzailea barne.

–Bizitokia eta mantenua.

–Garraioa.

–Jarduerak.

–Oporretarako berariazko aseguruak.

–Administrazio eta kudeaketa gastuak. Gehienez ere programaren aurrekontuaren %10 izatea onartuko da.

5.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean edo oso-osorik ez badaude, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko dio horrela egin ezean ulertuko dela haren eskaeran atzera egin duela . Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du noiznahi, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

6. Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari esleitu zaizkio.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

7. Arau orokorrak: dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazioa.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Balorazioak fase bakarra izanen du, eta aurkezturiko programa baloratuko da bertan.

Fase hori baztertzailea izanen da, eta dauden 70 puntuetatik 42 edo gehiago lortzen dituzten programek baizik ez dute finantzaketa jasoko.

8. Balorazio irizpideak.

Balorazio irizpide hauek erabiliko dira:

1. Irizpidea.–Programa, teknikoki, osoa eta arrazoitua da, eta barne egitura argia, koherentea eta sendoa dauka: datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta egokitzen dira deialdian xedatutakora (10 puntu).

KONTZEPTUA

SARTU BEHARREKO KODEA

PUNTUAZIOA

1.1. Programa, teknikoki, osoa eta arrazoitua da

1

10

1.2. Informazio osatugabea aurkeztu du

2

5

1.3. Ez du inolako deskripziorik egin

3

0

2. Irizpidea.–Oporren programari buruz baloratu beharreko alderdiak (40 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

KODEA

PUNTUAZIOA

2.1. Programaren diseinua eta gauzatzea: (10 puntu)

Entitate bakar batek diseinatu eta gauzatutako programa

2

5

Bi entitatek batera diseinatu eta gauzatutako programa

1

10

2.2. Onuradunak hautatzeko, irizpideak eta/edo baremoak aplikatzen dira, desgaitasun handiena agertzen duten egoerak, behar ekonomikoak eta familiaren atseden beharra lehenesten dituztenak

BAI/EZ

5

2.3. Programa kudeatzen duen entitateko kide ez diren desgaituei ere zuzentzea programa

BAI/EZ

5

2.4. Programaren hedapena Foru Komunitate osoan egitea

BAI/EZ

5

2.5. Parte-hartzaileei jarduketa protokoloak ematea

BAI/EZ

5

2.6. Emakumeak programan sartzen laguntzeko neurriak

BAI/EZ

2

2.7. Kalitate adierazleak erabiltzea, parte-hartzaileen gogobetetasun-mailari lotutakoak

BAI/EZ

3

2.8. Programaren gauzatzearen justifikazio tekniko eta ekonomiko egokia

BAI/EZ

4

2.9. Bete egiten dira deialdi honen kargura finantzatutako programei edo jarduerei buruzko publizitate jarduketak

BAI/EZ

1

3. Irizpidea.–Kofinantzaketa: (20 puntu gehienez).

Baloratuko da eskura dauden baliabide errealen araberako programa bat gauzatzeko gaitasuna.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa oso txikia (%10 baino gutxiago)

0

Kofinantzaketa moderatua (≥%10 eta <%20)

5

Kofinantzaketa onargarria (≥%20 eta <%40)

10

Kofinantzaketa ona (≥%40 eta <%60)

15

Kofinantzaketa oso ona (≥%60 eta <%70)

17,15

Kofinantzaketa hobeezina (≥%70)

20

9. Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

42 puntutik gorako puntuazioa lortzen duten programa guztiek hartuko dute dirulaguntza.

Desgaitasuna duten pertsonek familiei atseden emateko programan parte har dezaten laguntzeko, erabiltzailearen ekarpenak ezin du gainditu programa horren kostuaren %43.

Helburu hori betetzeko, honako hauek dira pertsona eta gau bakoitzeko zenbatekoak:

DIRULAGUNTZEN MODULUA

ZENBATEKOA, PERTSONA ETA GAU BAKOITZEKO

Desgaitasuna duten pertsonak, laguntzailea behar dutenak

110 euro

Desgaitasuna duten pertsonak, laguntzailerik behar ez dutenak

60 euro

Desgaitasun fisikoa duten pertsonak, laguntzaile beharra izan ala ez (*)

138 euro

(*) Desgaitasun fisikoa duten pertsonak, mugimen-kalte handia dutenak eta gastu ekonomiko handiagoa dakarten baliabideak behar dituztenak, pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko. Txandak hoteletan edo antzekoetan egiten dira, irisgarriak eta taldearentzat egokiak diren ostatuetan, eta autobusak ere egokituak izanen dira.

Onuradunak mendekotasun aitortua duenean bakarrik baloratuko da laguntzailearen beharra.

Aurreikusita dagoen gehieneko dirulaguntzaren eta eskatzen den dirulaguntzaren arabera esleituko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira.

10. Prozeduraren gaineko ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera berregiten ahalko du. Betiere, bermatu beharko da berregindako proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta adieraziko dira ebazpena emateko aintzat hartutako oinarriak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskaerak ukatzeko arrazoiak. Dirulaguntza emanez gero, zehaztuko dira helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, dirulaguntzak emateko ebazpenak Nafarroako Gobernuko webgunean argitaratuko dira. Argitalpen horretan honako hauek adieraziko dira: deialdia, dirulaguntzak aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion, entitate onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.4 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

11. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo diruz lagundutako jardueraren berezko baliabide batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

12. Dirulaguntzaren ordainketa.

Ordainketa onuradunaren kontuan eginen da, Nafarroako Gobernuaren Diruzaintzan agertzen den horretan. Kontu hori kontsultatu eta, hala badagokio, alda daiteke esteka honetan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta, ziurtagiri digitalaren edo Cl@ve-ren bidez. Entitate onuradunak ezin badu bere kontua esteka horretan erregistratu ziurtagiri digitalik edo Cl@ve-rik ez duelako, laguntzaren ordainketa jaso ahal izateko, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera bat aurkeztu beharko du, behar den inprimakia helbide honetatik hartuta: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.

Dirulaguntza ordaintzeko, beharrezkoa izanen da kasu guztietan irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzea, horren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak.

Oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, jarduera egin dela frogatu ondoren, eranskin honen 13. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurreikusten da dirulaguntzaren aurrerakinak ordaintzen ahalko direla, baldintza hau betez gero:

entitateak ordainketa aldez aurretik egiteko eskatu izana. Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat entitatearen izenean dauden banku-kontuak agertzeko, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat (kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena), edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

Emandako dokumentazioa aztertuta, aurrerakinak ordaintzeko baldintzak betetzen ote diren baloratuko du organo kudeatzaileak.

Aurreko atalean eskatutako baldintza betez gero, aurrerakinak honela ordainduko dira:

a) Onartu den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarra eginen da, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzen denean.

b) Hartuko den dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: lehenbizikoa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera, eta hurrengoa edo hurrengoak, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokion exekuzioaren justifikazio ekonomikoa egin ondoren.

13. Justifikazioa.

13.1. Justifikazio partzialak.

Dirulaguntza ordainketa aurreratu bakar baten bidez jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztu beharko dute 30 eguneko epean, lehenbiziko txanda gauzatzen denetik aurrera.

Dirulaguntza zatikako ordainketa aurreratuen bidez eta gastuak justifikatu ondoren jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztuko dute ordainketa baten gastua justifikatzen duten bakoitzean. Lehenbiziko justifikazio partziala 30 eguneko epean aurkeztu beharko da, lehenbiziko txanda gauzatzen denetik aurrera. Azken ordainketa egiteko, aurretiko justifikazioa abian den urteko azaroaren 22an aurkeztuko da beranduenez. Salbuespenez, eta behar bezala justifikatuz gero, azaroaren 30era arte aurkezten ahalko da.

Justifikazio partzialetarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Programaren bilakaeraren berri ematen duen tarteko txosten labur bat.

Gehienez ere bost folio izanen ditu (10 orrialde), behar bezala zenbakituak. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (5 folio, 10 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

b) Jasotako dirulaguntzari aplikatu zaizkion gastuen zerrenda, kontzeptuka, non agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira, gastuen zerrendako hurrenkerari jarraituz. Gastuen zerrenda hori entitateek telematika bidez igorriko dute, entitatearen legezko ordezkariaren sinadura digitala duela, eta adierazirik gastuok dirulaguntza honetarako baizik ez direla aurkeztu. Egiaztagiri gisa, bankuko kontu-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.

Gastu hauek kontabilizatuko dira: pertsonal gastuak, ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak, 2025eko abenduaren 31ra bitarte egin badira eta 2026ko otsailaren 15era arte ordaintzen ahal badira.

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidaliko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, gastuen aldaketak barne (halakorik baldin badago), eta onartutako dokumentazioa Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian aurkeztu izana ziurtatuko du, jasotako dirulaguntza justifikatzeari begira.

13.2. Azken justifikazioa.

Dirulaguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilean entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztuko ditu jarduera egin dela justifikatzeko:

a) Lehenago aurkeztu ez badu, eta azken ordainketa justifikatzeko, kontzeptu bakoitzerako jasotako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, oinarri honen 13.1.b) atalean azaltzen den bezalaxe prestatua.

b) Dirulaguntza jaso duen programaren memoria teknikoa.

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakituak. DIN A4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 orrialde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte bakuna. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu orrialde kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopuruan sartzen dena baloratuko du bakarrik.

c) Diruz lagundutako programaren erabiltzaileen zerrenda, sexuaren eta txandaren arabera bereizia, euskarri informatikoan.

d) Diruz lagundutako programaren emaitza-kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Diru-sarreren kapituluan, entitateak diruz lagundu den jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrerak azalduko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundu den jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Zuzeneko langileak, familiei atseden emateko programaren koordinatzailea barne.

–Bizitokia eta mantenua.

–Garraioa.

–Jarduerak.

–Oporretarako berariazko aseguruak.

–Administrazio eta kudeaketa gastuak.

e) Diruz lagundutako programaren guztirako gastuaren zerrenda, euskarri informatikoan. Aipatu zerrendari erantsi beharko zaio entitatea ordezkatzen duen pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, azaltzen duena datuak egiazkoak direla.

Halaber, entitateak instrukzio organoaren eskura utziko ditu jatorrizko fakturak.

14. Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Programa gauzatzea entitateak eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztu bezala.

b) Eranskin honen 13. oinarrian aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Deialdi honen kargura finantzatutako programei edo jarduerei buruzko informazio-, dibulgazio- eta publizitate-jarduera guztiek bete beharko dute uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan xedatutakoa, zehazki, 2. artikuluko betebehar orokorrak eta 4.1.b) artikuluko betebehar espezifikoak. Beraz, proiektuaren komunikazio elementu orotan logo ofiziala eta honako testu hau agertuko dira: "Nafarroako Gobernuak finantzatutako programa/jarduera/funtzionamendua".

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntza jasotzen duen jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak dirulaguntzen onuradun diren entitate edo pertsonei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

15. Gardentasuna.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio zifra.

b) Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan ezarritako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

16. Azpikontratatzea eta hornitzaileak kontratatzea.

16.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, beste batzuekin hitzarmen bat sinatzea haiek gauzatu dezaten, hein batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Entitateek, gehienez ere, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %50 azpikontrata dezakete. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.

16.2. Hornitzaileak kontratatzea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta gastu diruz lagungarrien zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, onuradunak frogatu beharko du, dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik onena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea baldin eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egiten duten enpresak.

17. Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako inguruabarretan gertatzen diren aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari.

Salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programaren edukia aldatzeko baimena eskatzen ahalko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:

a) Programaren garapena aldatu edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen direnean.

b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz laguntzen den jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean, eta gerakin horiek erabili nahi direnean laguntza jasotzen duen programako jarduerak handitzeko.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako programa egiteko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egiten den edozein aldaketak dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartuta egonda ere, edo kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da, hala badagokio.

18. Itzulketa eta ez-betetzeak.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Dena dela, entitateak bere borondatez eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere eginbeharrak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli edo ordaindu beharreko zenbatekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren. Ez-betetzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1.p) artikuluan ezarritakoaren arabera mailakatuko dira.

Dagokion dokumentazioa ez bada aurkezten justifikazioa egiteko epeetan, partzialetan zein amaierakoan, baina bai aurkezten bada horien ondorengo 5 egunetan, honako hau izanen da atzerapenaren penalizazioa: emandako dirulaguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da. Atzerapeneko seigarren egunetik aurrera, %1 erantsiko da eguneko, 15 egunez gehienez ere. Hamaseigarren egunetik aurrera, galdu eginen da dirulaguntzaren zenbatekoa jasotzeko eskubidea.

19. Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari jarraikiz.

20. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren administrazio-errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

21. Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2506352