4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2025eko maiatzaren 19ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Hirugarrena.–Ziritzako bake epaile titularra eta ordezkoa: M.ª Cruz Agorreta Urdániz andrea eta Alberto Gorostieta Villanueva jauna, hurrenez hurren.
Laugarrena.–Itzagaondoko bake epaile titularra: José Daniel Remón Revuelta jauna.
Bosgarrena.–Barillasko bake epaile titularra: Juan Antonio Fuentes Fernández jauna.
Seigarrena.–Oteitzako bake epaile titularra eta ordezkoa: Jesús María Echarri Goñi jauna eta Alfonso Jesús Pérez Echávarri jauna, hurrenez hurren.
Zazpigarrena.–Cortesko bake epaile titularra eta ordezkoa: Emma María Baigorri Jiménez andrea eta Raquel Eugenia Estévez Marfil andrea, hurrenez hurren.
Zortzigarrena.–Etxarri Aranazko bake epaile titularra eta ordezkoa: Ignacio Urbitarte Otaegui jauna eta Anne Gorritxo Urzelai andrea, hurrenez hurren.
Bederatzigarrena.–Tebas-Muru Artederretako bake epaile titularra eta ordezkoa: Nieves Guardabrazos Artola andrea eta Alfonso Carlos Recalde Sanz jauna, hurrenez hurren.
Hamargarrena.–Oltza zendeako bake epaile ordezkoa: Miguel Ángel Unzué Ozcoidi jauna.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Gobernu idazkaria, Juan Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J2507590