2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzan haurrentzat aurreikusitako tarifa berezia (I mota) indarrean sartzea
2025eko maiatzaren 19an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 320/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:
"Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2025eko otsailaren 24an egin zuen saioan, hasiera batean onartu zuen Eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantza aldatzea.
Onarpen-akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu zen, 42. zenbakikoan, 2025eko martxoaren 3an, eta jendaurreko epea alegaziorik egin gabe igaro zen. Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, aldaketa hori behin betiko onartuta gelditu zen.
Ordenantzaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu zen, 95. zenbakikoan, 2025eko maiatzaren 15ean.
Txanpon-tituluei eta aldi baterako tituluei aplikatu beharreko tarifen aldi baterako murrizketa indarrean sartzeari dagokionez (onartutako aldaketaren I. eranskinean adierazten direnak), bi denbora-aldi ezartzen dira:
–2025eko urtarrilaren 1a eta ekainaren 30a artean, ordenantzako Azken Xedapen Bakarrak adierazten duen moduan 2025eko urtarrilaren 1ean sartu zena indarrean.
–2025eko uztailaren 1a eta 2025eko abenduaren 31 artean, 2025eko uztailaren 1ean sartuko dena indarrean. Edonola ere, Azken Xedapen Bakarrak berezitasun bat jasotzen du I tarifarako:
Haurrentzako tarifa berezi berria (I mota) behin betiko sartuko da indarrean Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren ebazpenaren bidez erabakitzen den egunean, eta beranduenez, 2025eko uztailaren 1ean.
Aurreko guztia aintzat hartuta,
EBATZI DUT:
1.–Agintzea 2025eko uztailaren 1ean indarra hartuko duela Eskualdeko hiri-garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzan haurrentzat aurreikusitako tarifa berri bereziak (I mota).
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2507239