2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdiaren laburpena (D eredua). 2025. urtea
DDBN (Identif.): 833712.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/833712).
2025eko maiatzaren 20ko 886/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak:
Euskarazko udalekuetan parte hartu duten udalerriko pertsonak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: D ereduko LHko edo DBHko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan), udalekuak irauten duen bitartean Zizur Nagusian erroldatuta egotea, laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.
Bigarrena.–Xedea:
D ereduko ikasleentzat antolatzen diren eta jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskara-udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia (D eredua). 2025.urtea.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
1.500,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak 2025eko irailean aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.
Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2507230