107. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Dirulaguntzen deialdiaren laburpena, norgehiagoka-araubidean, Nafarroan, 2025eandesgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat

DDBN (Identif.): 833331.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/833331)

2025eko martxoaren 16ko Alkatetzaren 880/2025 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Honako talde, erakunde, kolektibo eta elkarte hauek izan daitezke onuradun:

–Ez badute irabazi-asmorik.

–Prebentzioko, laguntzako, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak egitea eta gizarteratzea.

–Udalerrian bertan jarduerak egiten dituztenak, edo Iruñean edo Iruñerrian lan egiten dutenak, eta Zizur Nagusiko bizilagunak beren jardueretan sartzen dituztenak.

–Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Estatuko Erlijio Erakundeen Erregistroan edo Zizur Nagusiko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea. Baldintza hori.

betetzen ez badute, epe bat izango dute erregistroa formalizatzeko, eta aldeko akordioa izanez gero, laguntzak jasotzeko aukera izango dute.

–Proiektuen bideragarritasuna bermatuko duten egitura eta esperientzia izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausaren batean sartuta ez egotea.

Bigarrena.–Helburua:

Gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea, eta desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte-ongizateko maila handiagoak lortzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-araubidean, Nafarroan, desgaitasunaren eremuan, gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteentzat. 2025.urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

8.600,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau laburpen gisa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2507181