2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio unitatearen 2B lurzatian. Hasierako onespena
Zabaltzako Udalak, 2025eko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako Kontzejuko UE-2B exekuzio unitatearen 2B lurzatian, Esther Villamor Hurtadok eta Carlos Gómez-Catalán Garcíak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arraitzan, 2025eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2506577