2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Noaingo 1. poligonoko 571. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko apirilaren 25eko 2025-0554 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, eraikuntzarako gehienezko eta derrigorrezko lerrokadurak, sestrak eta garaierak zehazteko, bai eta fatxadaren osaera, lurzatien itxiturak, estalkiak, gorputz irtenak eta materialak ere, Noaingo 1. poligonoko 571. lurzatian (Noaingo UE 2.1 exekuzio unitateko P-1. lurzatia). Álvaro Aldave Aguadok sustatu du, SBF / Arquitectos enpresak idatzitako agiriaren arabera.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.
Noainen (Elortzibar), 2025eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2506569